Mahaiak zerga bereziei buruzko zerga-premiazko araugintzako dekretuak izapidetu ditu

Mahaiak zerga bereziei buruzko zerga-premiazko araugintzako dekretuak izapidetu ditu

Mahaiaren bilera
2023 ira. 05

Batzar Nagusietako Mahaiak asteroko bilera egin du, eta zerga-premiazko zenbait araugintza-dekretu izapidetu ditu, Arabako Lurralde Historikoko zerga-araudia Ekonomia Itunak arautzen dituen aldaketa arauemaileetara egokitzeko xedez.

Honako hauei dagozkie eguneratzeak: Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Zerga Bereziak; Hondakinak zabortegietan uztearen, Erraustearen eta Hondakinen Baterako Errausketaren gaineko Zerga; Plastikozko Ontzi Ez-berrerabilgarrien gaineko Zerga Bereziaren araupetzea, eta Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga.