Mahaiaren bilera

Mahaiaren bilera

Mahaiaren bilera
2023 ira. 12

Batzar Nagusietako Mahaiak hainbat gai kalifikatu eta onartu ditu gaur goizeko bileran.

Alde batetik, 2023-2027 agintaldirako batzorde arruntak izendatzeko, kontrolerako osoko bilkurak egiteko eta batzarkide-taldeei hileroko ekimenak esleitzeko proposamenak helarazi ditu, hurrengo Bozeramaileen Batzarrean eta Mahaian aztertu eta onar daitezen. Datorren ostiralean batzarkide-taldeen Batzarrean zehaztuko dira.

Bestalde, Mahaiak Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartutako izendapenak eta kargu-uzteak kalifikatu ditu, baita beste ekimen batzuk ere, hala nola Foru Arauaren Proiektu bat, osoko bilkurarako galderak, mozioak eta hainbat galdera.
Mahaiak, era berean, hainbat zerbitzu-kontratazio onartu ditu erakundearentzat