Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
DEKRETU ARAUEMAILEAK
BEZari buruzko Europako araudiaren transposizioa.- Ekainaren 8ko Foru Gobernu Kontseiluaren Presa Fiskaleko 4/2021 Dekretu Arauemailea, honako hauen transposizioa onesten duena: batetik, Kontseiluaren 2017ko abenduaren 5eko 2017/2455 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatzen baititu 2006/112/EE Zuzentaraua eta 2009/132/EE Zuzentaraua, zerbitzuak emateko eta ondasunak urrutitik saltzeko balio erantsiaren gaineko zergari buruzko zenbait obligaziori dagokienez, eta, bestetik, Kontseiluaren 2019ko azaroaren 21eko 2019/1995 (EB) Zuzentaraua, zeinak aldatzen baitu 2006/112/EE Zuzentaraua, ondasunen urrutiko salmentei eta zenbait ondasun emate nazionali buruzko xedapenei dagokienez.
Kooperatibetarako eta Sozietateen gaineko Zergarako neurri tributarioak.- Ekainaren 8ko Foru Gobernu Kontseiluaren Presa Fiskaleko 5/2021 Dekretu Arauemailea, kooperatiben araubideari eta Sozietateen gaineko Zergari eragiten dieten neurri tributarioak onestekoa.
MOZIOAK
Mehatxatutako floraren kudeaketa-plana.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko mehatxatutako flora kudeatzeko planen betetze-mailari buruz.
Txertoen unibertsaltasuna.- Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, jende guztiak COVID-19aren kontrako txertoak jaso ahal izateko.
AGERRALDIAK
Laudioko Done Erroke egoitzan dagoen langile-eskasia.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Laudioko Done Erroke egoitzako erizaintzako langileen eskasiaz, eta oro har GOFEn dagoen mediku eskasiaz.
APASOS Gasteiz.- APASOS SOS Vitoria Animalien Babeserako Elkarteko ordezkarien agerraldi-eskaera Nekazaritza Batzordean, informazio-bilkuran, Gasteizko udal-txakurtegian dauden probintziako animalien egoeraren berri emate aldera.
Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak APASOS Animalien Babeserako elkarteko ordezkarien agerraldia eskatu du, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, azaldu dezaten udalaren Animalien babeserako Zentroko instalazioetan ari diren elkarteko boluntarioen salatu dituzten emakumeen aurkako indarkerien eta bestelako indarkerien inguruko egoera, eta etorkizunean izan ditzakeen ondoriez duten kezka.
GALDERAK
Euskadi Next proiektuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak helarazi dizkie , lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari, bigarren diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari eta Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari, 2021-2026 Euskadi Next Euskadiren Susperraldirako eta Erresilentziarako Programaren hainbat proiekturi buruz.
Araba Sport Capital.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, ARABA SPORT CAPITAL izeneko proiektuari egindako 480.000 euroko ekarpenari buruz.
Berehalako Harrera Zentroa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Berehala Harrera Zentroari buruz.
Egoitza-baliabideak berrezartzeko programak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, baliabideak berrezartzeko programei eta bestelako kontu batzuei buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Despopulazioari buruzko azterlana.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Estudio demográfico. Análisis y diagnóstico del proceso de despoblación en el Territorio Histórico de Álava izeneko azterlanaren kopia.
Kontratazio-espedienteak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Arabako Foru Aldundiari, kontratazio-espediente jakin batzuei buruz.
Kontratazioa GOFEn.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeko kontratazio-espediente jakin batzuei buruz.
Ticketbai betebeharra.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari, Ticketbai eginbeharraren garapena onesten duen foru-dekretuaren proiektuaren inguruko aurretiazko kontsulta-prozesuari buruz.
Ardoaren kalitatea hobetzeko proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Laserna-Guardiako hamaika ardogilek euren mahats eta ardoen kalitatea hobetzeko burutu duten proiektuari buruz.