Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 eka. 01

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Instituzio arteko lankidetza.- Foru-arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko, 2021-2024 aldirako bost instituzioen arteko lankidetzaren oinarriak ezartzeko.

MOZIOAK

Covid-19 autobusetan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, ArabaBus eta eskualdeko garraioan, SARS-CoV-2 infekzioaren aerosol bidezko transmisioari dagokionez, behar diren prebentzio-neurriak eta informazio eguneratua jasotze aldera. 

Covid-19ren prebentzioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldea Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, SARS-CoV-2 infekzioaren aerosol bidezko transmisioari dagokionez behar diren prebentzio-neurriak eta informazio eguneratua jasotze aldera. 

Amurrioko Zabaleko ikastetxea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Amurrioko Zabaleko ikastetxe zabalik mantentzeko beharrari buruz.

Adopzio osteko zerbitzua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizatearen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen adopzio osteko zerbitzuari buruz.

AGERRALDIAK

Gatronomia elkarteetako egoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Arabako gastronomia-elkarteen egoeraz.

Geltoki berria Arroiaben.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, argitu dezan zertan dagoen Arroiabe herrian Gasteizerako norabidean geltoki berria egiteko prozesua.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, adimen-gaitasun gaileneko diagnostikoa duten pertsonentzako eguneko zentroari buruz eta ikastetxeetatik irten ondoren itxarote-zerrendan dauden nerabeen egoerari buruz.

Gastronomia elkarteen itxierak ekarritako gastua konpentsatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, jakinarazi dezan Arabako gastronomia-elkarteak itxi izanak ekarri dituen gastuak konpentsatzeko jarduketarik egingo ote den.

GALDERAK

AtzeAtzerapena 2050n.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Klima Araba 2050 Estrategiaren lanen atzerapenaren inguruan.

Eguneko arretako landa-zentroak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, eguneko arretako landa-zentroei eta beren erabiltzaileen inguruko zenbait konturi buruz.

Neke pandemikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, otsailaren 25eko 17/2021 Mozioa betearazteko abian jarri diren neurri eta jarduketei buruz.

Arraia-Maeztuko estazio meteorologikoa jartzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Arraia-Maeztuko Iturrieta1 estazio meteorologikoa instalatzeko lanak hasteari buruz.

Euskadi Next.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, 2021-2026 Euskadi Next Euskadiren Susperraldirako eta Erresilentziarako Programaren eguneratzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Alarte egoitzako ikuskapenen aktak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko ALARTE egoitzan 2020 eta 2021 urteetan egindako ikuskapenen akten kopia.

Ureztapena hobetzeko proiektuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Espainiako Gobernuari errekuperazio-planaren funtsak lortzeko bidali zaizkion ureztapena hobetzeko zenbait proiekturi buruz.

BESTELAKO GAIAK

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa-Guardiako Ardoaren Etxea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak eskatzen du Nekazaritza Batzordeak bisita egin dezala Guardiako Nekazaritza Eskualde Bulegoa – Ardoaren Etxera, ezagutzeko bertan egiten diren zereginak, mahats-biltze sasoian laginak jasotzeko prozeduraren eta oro har Arabako Errioxako ardogile eta upategiei ematen zaizkien zerbitzuak.