Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 uzt. 13

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Zerga Administrazioko Estatu Agentziari kudeaketa esleipena .- Foru arau proiektua, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari kudeaketa esleipena egiteko hitzarmena berresteko, Arabako Foru Aldundiaren informazio jakina autonomia erkidegoen, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Ceuta eta Melilla hirien esku jartzeko.

DEKRETU ARAUEMAILEA

Fiskalitate energetikoa.- Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2021 zerga premiazko araugintzako dekretua, uztailaren 6koa, zerga neurriak onesteko energia fiskalitatearen arloan.

MOZIOAK

Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, ostalari eta merkatariei Ticket Bai sistema egokitzeko eta ezartzeko prozesuaz informazio gehiago emateko.

Eguzki-baratzeen ezarpena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, enpresa batzuek Arabako hainbat herritan eguzki-baratzeak ezartzeko duten interesari buruz.

Araba Helburu.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Araba Helburu prozesuan oposizioko batzarkide taldeen parte-hartzea ahalbidetze aldera.

Energia berriztagarrien ezarpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Araban nekazaritzako lurretan energia berriztagarriak instalatzeko eskaerei buruz.

Baskonia-Alavés taldearen unibertsitatea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Baskonia-Alavés taldearen unibertsitate pribatuaren proiektuaren finantzazio publikoari buruz.

AGERRALDIAK

Kultura Bonua kanpaina.- Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia, berak eskatua, Kultura Bonuaren kanpainaren emaitza aurkezteko.

Lurralde Historikoko Larrialdien Planaren eguneraketa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan Arabako Lurralde Historikoko Larrialdien Planaren eguneraketak ekarritako berrikuntzen inguruan dituen iritziak.

Transferentzien Batzorde Mistoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Arabako diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna eta Giza Eskubideen Batzordearen aurrean, maiatzaren 10ean Transferentzien Batzorde Mistoan hartutako erabakien berri emateko.

Behi-okelaren kontsumoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGA Nekazarien Sindikatuko ordezkarien agerraldia eskatu du, eman dezaten Kontsumo Ministroak behi-okela kontsumitzeaz berriki egindako adierazpenen inguruan duten iritzia eta proposamenen berri.

GALDERAK

Laudioko hiltegiaren itxiera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Laudioko hiltegiaren itxierari buruz.

Aurrekontu-partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, bere saileko zenbait aurrekontu-partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Iekorako saihesbidea eta zeharbidea eraikitzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Iekorako saihesbidea egiteko eta zeharbidea zabaltzeko proiektuen inguruko dokumentazioaren kopia.

The Grand Wines Premium.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, The Grand Wines Premium-en jarduera-memoriari buruz.

Suhiltzaileen 2020rako LPErako akordioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020ko LEPren inguruan Arabako Suhiltzaileak Foru Erakundeko Zuzendaritzak eta ordezkaritza sindikalak lortutako akordioaren kopia.