Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Lurralde Historikoko diru-kontu orokorra.- Arabako Foru Aldundiak 2020 ekitaldiko Arabako Lurralde Historikoko Kontu Orokorra onesteko foru-arau proiektua .
AGERRALDIAK
Urbide Ur Partzuergoko kudeaketa eta eskumenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan Urbide Ur Partzuergoa eta zenbait administrazio-batzarren artean dauden kudeaketa eta eskumen arazoak.
Medicusmundi Araba.- Medicusmundi Arabako ordezkariek Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egiteko eskatu dute, informazio-bilkuran, Euskadiko Bidezko Merkataritzari buruzko ikerlana aurkezteko.
GALDERAK
Arabako Ur Partzuergora atxikitzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak Arabako Lurralde Historikoko ur-partzuergoetara atxikitzeari buruz.
Arabako Errioxako Ur Partzuergoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren inguruko hainbat konturi buruz.
Urbide Ur Partzuergoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoaren inguruko hainbat konturi buruz.
Gaixotasun mentala duten pertsonak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, gaixotasun mentala duten pertsonen egoerari buruz.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-baliabideak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza- edo ostatu-baliabideetako itxarote-zerrendari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
KonpostAraba.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, KonpostAraba ekimenari buruz.
Pertsonen beharrizanen diagnostikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Lurralde Historikoan adoptatutako pertsonen beharrizanen diagnostikoaren kopia.
Enplegurako laguntza.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko AFAk 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietan emandako enplegurako laguntzen zerrenda.
Erremolatxaren laborantzaren alternatibak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko azukre-erremolatxaren laborantzarako alternatibei eta erabilera berriak bilatzeari buruzko azterlana dela-eta egindako txostenen kopia.
Arabamark eta Añanako plan pilotua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Sailari zuzendua, Arabamark aplikazioen mantentzea eta Añana Plan Pilotua izeneko aurrekontu-partidei buruz.
Administrazio elektronikoa eta etxebizitzen birgaitzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, Administrazio elektronikoaren garapena eta Etxebizitza birgaitzeko laguntza izeneko aurrekontu-partidei buruz.
Partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaerak aurkeztu ditu, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari eta Gizarte Politiken eta Nekazaritza Saileko foru diputatuei zuzenduak, beren sailetako aurrekontu-partida batzuei buruz.