Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mai. 25

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Ostalaritzako ordutegiak eta edukierak.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, ostalaritzan ordutegiak eta edukieran handitzeari buruz. 

Pablo Neruda egoitzaren kudeaketaren esleipena.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko geldiarazi dezala Pablo Neruda egoitzaren kudeaketaren esleipena eta abian jar dezala egoitza hori atzera publiko egiteko prozesu bat.

Parke Teknologikoan dagoen eraikin bat erabiltzeko EHUrekin ituna.-  Mozioa, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, Miñaoko Parke Teknologikoan dagoen Marie Curie eraikina erabiltzeko EHUrekin itun bat sinatzeari buruz.

AGERRALDIAK

Lautada Trenaren Alde plataforma.- Lautada Trenaren Alde plataformako ordezkarien agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean, Arabako trenbide-garraioaren aldeko akordioa azaltzeko.

INTERPELAZIOAK

Tasa berria tokiko entitateetan.- Interpelazioa, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, 50/2020 Mozioaren bigarren atalari buruz, zeinean Foru Aldundiari eskatzen baitzitzaion laguntza eman ziezaiela, hala nahi duten tokiko entitateei, azterketa ekonomiko bat egiteko eta tasa hori arautzeko eta martxan jartzeko ordenantza bat egiteko.

Despopulazioaren aurkako estrategia.- Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, despopulazioaren aurkako estrategiaren inguruan.

Berrikuntza Irekiko Zentroa.-  Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Aldundiak Berrikuntza Irekiko Zentroa sortzearen inguruan dituen asmoez.

Laguntzaile Pertsonaleko Prestazioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin bateratzea.- Interpelazioa, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Laguntzaile Pertsonaleko Prestazioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin bateratzeari buruz.

Mehatxatutako flora kudeatzeko plana.- Interpelazioa, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztuta, ALHko mehatxatutako flora kudeatzeko planen betetzeari buruz.

GALDERAK

Aldundiko partzuergo batzuekiko atxikitze-egoera.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, jakiteko zein den partzuergo batzuk zein atxikitze-egoera duten Aldundiarekiko.

Euskadi Next.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztuta, 2021-2026 Euskadi Next, Euskadiko Berreskuratze eta Erresilentzia Programaren eguneratzeari buruz.

Nekazaritzako herri-lurretara sartzeko enpresen eskaerak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, hainbat enpresak, lurraldean erabilera desberdinak emateko helburuarekin, nekazaritzako herri-lurretara sartzeko egin dituzten eskaerei buruz.

Energia berriztagarrien proiektuetarako diru laguntzak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, energia berriztagarrien proiektuetarako diru laguntzen inguruan.

Kontsultoren kasua.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, kontsultoren kasua deritzonari buruz.

Autobideetan ordainketa ezartzea.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Nazioko Gobernuak Bruselari autobideetan garraiolari eta partikularrentzako ordainketa ezartzea eta ondoren gainerako bideetara zabaltzea agindu izanari buruz.

Kultura Bonua.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, 2020ko abenduaren 17an abian jarri zen Kultura Bonuari buruz.

Zentral eoliko eraikitzeko europar funtsak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztuta, Euskadi Next Programa eguneratzeari buruz eta Araban bost zentral eoliko eraikitzeko Aixeindar enpresarentzat eskatutako europar funtsei buruz.

Laudio eta Bilbo arteko joan-etorriak hobaritzea.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, AP-68n Laudio eta Bilbo artean egiten diren joan-etorriak irailaren 1etik aurrera hobaritzeko planteamenduari buruz.

Nekazaritza sailean hutsik dauden lanpostuak.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Sailari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, sailean hutsik dauden lanpostuen inguruan.

Arabako Mahastiak babestea eta inskribatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Arabako Mahastiak Jatorri Deitura Babestua babestu eta inskribatzeko eskaerari buruz.

Tresna teknologikoak erabili beharra.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duen foru arauaren inguruan.

Ceutan jazo den krisi migratorioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Ceutan jazo den krisi migratorio, diplomatiko eta humanitarioari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Aldundiaren kontratazioak.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, eskatzeko AFAk, bere sozietate publiko edo organismo autonomoek 2007. urtetik 2011. urtera zenbait enpresekin egindako kontratazioen zerrenda.

Langile funtzionarioen lan-baldintzak.- Informazio-eskaera, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, 2020. eta 2021. urteetan AFAren langile funtzionarioen lan-baldintzen akordioaren I. kapituluan aurrekontuan jasotako gastuari eta egindako gastuari buruz.

Euskadi Next.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiaren kabineteari zuzendua eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztuta, eskatzeko Arabako Lurralde Historikorako Euskadi Next 2021-2024 Proiektuen zerrenda eguneratuan jasotako proiektu guztien kopia.

Arabako Errioxako lurzoru motak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Arabako Errioxako udalerrietako lurzoru motei buruz.

Smart Food Country 4.0. proiektua.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Smart Food Country 4.0. proiektuari buruz, zeina aurkeztu baitzen Euskadi Next Planan Arabako nekazaritzarako proiektu nabarmen gisa.

Bioekonomia agroforestalaren proiektua.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, Bioekonomia agroforestalaren proiektuari buruz, zeina aurkeztu baitzen Euskadi Next Planan Arabako nekazaritzarako proiektu nabarmen gisa.

Respiro para enamorados en Álava.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuta, eskatzeko FITURen aurkeztutako Respiro para enamorados en Álava izeneko dokumentuaren kopia.

Foru Kontratazio Zentrala.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua eta EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztuta, Arabako Foru Kontratazio Zentralari buruz.