null Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2020 abe. 15

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

OHZ.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak foru-arau proposamen bat aurkeztu du, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua aldatzekoa.

MOZIOA

Eskola kirola.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Araban eskola kirola itzultzeari buruz.

AGERRALDIAK

Neurriak garraioan.- Arabako Foru Aldundiak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, bilkura informatiboan, COVID19aren ondorioz sortutako krisi soziosanitarioaren ondoren bidaiarien foru garraioan hartu beharreko neurriei buruzko ekainaren 10eko 26/2020 Mozioaren 3. puntuan ezarritakoa betez.

DSBE ukatzen zaien eta gaixotasun mentala duten pertsonen egoera .- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein den DSBE ukatzen zaien eta gaixotasun mentala duten pertsonen egoera.

{0>

}

Erremolatxa-ekoizpenaren kostuaren gaineko txostena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, jakinarazi dezan noiztik daukan eskutan nekazarien antolakundeek azterlan bat egiteko egindako eskaera eta zergatik ez den egin Arabako azukre-erremolatxaren ekoizpen-gastuari buruzko txosten tekniko bat.

Nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreari laguntza.- Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, informazioa eman dezan COVID-19 k eragindako kalte handia dela-eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreari laguntzeko neurriei buruz uztailaren 8ko 37/2020 Mozioaren betetzeaz.

Bergantzuko Campoko Andre Mariaren ermita.- Bergantzuko Administrazio Batzarraren lehendakari-zinegotziak agerraldia egiteko eskatu du, Lurralde Orekaren Batzordean, Campoko Andre Mariaren ermitaren egungo egoeraren berri emateko.

GALDERAK

Funtzionarioen abstentzioa salaketen gaineko prozeduretan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiko zenbait funtzionario basozain batek jarritako salaketaren jatorrizko prozeduretan abstenitu izanaren inguruan bere sailak egin dituen jarduketei buruz.<0}

Indesako kontratuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Indesako zenbait lanposturen kontratu-prozedurei buruz.

Parke eolikoak eraikitzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Aixeindar enpresak Araban eraiki nahi dituen lau parke eolikoei buruz.

Aixeindar.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Aixeindar enpresari buruz.

Enargi sozietate publikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Enargi sozietate publiko berriari buruz, zeina berriki sortu baita Araban energia berriztagarriak sustatzeko eta sortzeko.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Energia berriztagarrien arloko plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Planari eta planak izan dituen aurretiko kontsultei buruz.

BESTELAKO GAIAK

Uko egitea.- EAJ-PNV Batzarkide Taldeko batzarkide Ainhoa Campo Arenaza andreak uko egin dio Arabako Batzar Nagusietako batzarkide-karguari.