Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mai. 18

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Tarifa elektrikoek lehen sektorean duten eragina.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztua, tarifa elektriko berriek lehen sektorean dituten ondorioei buruz.

Elikadura-estrategia iraunkorra.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, tokiko elikagaiak zein horien ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dituen Arabarako estrategia agroalimentario iraunkorraren alde.

San Miguel herrirako sarbidea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Erriberagoitiko San Miguel herrirako sarbide nagusian baldintza seguruak ahalbidetze aldera.

Egoitzetan erizaintza sendotzeko plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizatearen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiko nagusien egoitzen sarean erizaintza sendotzeko plan bat abian jartze aldera.

Gorbeialdeko natu baliabideen kudeaketa.- EAJ-PNV eta Euskal sozialistak batzarkide-taldeek Lur Jareetako Tradiziozko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Gorbeialdeko Eskualdeko eta Arabako Lurralde Historikoko gainerako lekuetako natura- eta baso-baliabideen kudeaketari buruz. Presako prozeduraz izapidetuko da.

Nerbioiko ur-jauziko aparkalekua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko aparkaleku bat eraiki dezala Nerbioiko Ur-jauzia deritzon leku turistikoa bisitatu nahi duten ibilgailuentzat.

Mahasti zaharren inguruko plan enoturistikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko diseinatu dezala enoturismoko plan bat Arabako Errioxako ardantze zaharren inguruan.

AGERRALDIAK

Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko 2020 plana izeneko txostena azaldu dezan.

San Miguel herrirako sarbideak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan Erriberagoitiko San Miguel herrirako sarbideen egoeraren berri.

Eskalmendiko esperimentazio-gunea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Diputazioak Eskalmendin duen esperimentazioko gune eta lursail ekologikoaz hitz egiteko.

KudeaGo plataforma.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak KudeaGo landa-inguruneko mugikortasun kolaboratiborako plataformako ordezkarien agerraldia eskatu du, Bide Azpiegitura eta Mugikortasunaren Batzordean, azaldu ditzaten autoa partekatzeko eta eskualdeko mugikortasun osoaren berri emateko gizarte-plataformen aukerak eta lorpenak.

LGTBI+ errealitateari buruzko diagnostikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendariaren agerraldia eskatu du, Arabako LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoaren aurkezpena egin dezan.

Arabako Bidaia Agentziak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak ABAE-Arabako Bidaia-Agentziak Elkartearen agerraldia eskatu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean, jakitera eman dezaten bere sektoreak COVIDaren ondorioengatik bizi duen egoera, eta sektoreak AFAri egiten dizkion aldarrikapenak.

INTERPELAZIOA

Aldirietako trenbidea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio diputatu nagusiari, azaldu ditzan zein konpromiso dauden Arabako aldirietako trenbidearekin Berreskuratze Planean.

GALDERAK

Gatazken konponketa Indesa 2010 SLn.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, INDESA SLko gatazkak konpontzeko prozesuari buruz.

Trukatze modala bultzatu eta garraio publikoaren konexioak bultzatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, trukatze modala bultzatu eta garraio publikoaren konexioak hobetzeari buruzko 56/2020 mozioari eta klima-aldaketaren legeari buruz.

Alegazioak parke eolikoei.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Labraza, Iturrieta eta Arkamuko parke eoliko berrien proiektuen inguruko alegazioen aurkezpenari buruz.

Kontratuak aholkularitza etxeekin.- .- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2008-2018 urte artean hainbat aholkularitza-enpresak elkarlanerako osatutako sareekin izandako kontratuei buruz.

Alberto Schommer Argazkilaritza Zentroa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Amárica Aretoan Alberto Schommer Argazkilaritza Zentroa jartzeari buruz.

Gizarte Zerbitzuen mapa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapari buruz.

Enargi sozietate publiko berria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Enargi sozietate publiko berriari buruz, zeina berriki sortu baita Araban energia berriztagarriak sustatzeko eta sortzeko.

Basurdeen presentzia handitzea. Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, landa- eta hiri-inguruetan eta partikularren lur-sailetan basurdeen presentzia etengabe handitzeari buruz.

NPBren laguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua NPB laguntzen jasotzaileei buruz.

The Grand Wines Premium.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, urtarrilean AFAko eta The Grand Wines Premium SLUko ordezkarien artean egindako batzarraren aktan jasotako zenbait konturi buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Trenbidearen integrazioa Vitoria-Gasteizen.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiaren Kabineteari zuzendua, 2021eko maiatzaren 2021eko maiatzaren 10ean Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak trenbidearen integrazioari buruz egindako instituzio arteko bilerari buruz.

Parke eolikoen proiektu berriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Labraza, Iturrieta eta Arkamuko parke eoliko berrien proiektuen inguruan egindako edozein txostenen kopia.

Aireportu-industrialdea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, VIAP deritzon aireportu-industrialdeari buruz.

Bisitak Amárica Aretora.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Amárica erakusgelako bisitei buruz.

Museoen funtsen egoera.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako museoen funtsen gordailuen okupazioaren egoerari buruz eta hartu beharreko neurriei buruz.

Gizarte Zerbitzuen mapa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapari buruz.

Kontratazioak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, eskatzeko AFAk, bere sozietate publiko edo organismo autonomoek 2016. urtetik gaurdaino zenbait enpresekin egindako kontratazioen zerrenda.

LGTBI+ kolektiboari buruzko ikerlana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak LGTBI+ kolektiboari buruz sustatutako azterlanaren kopia eskatzeko.

Arartekoaren eskaerak AP-68 autopistaren kudeaketa dela-eta.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari zuzendua, eskatzeko Arartekoak AFAri AP-68ko Laudio eta Bilbo arteko tartearen kudeaketari buruz bidali dion edozein agiri, instantzia edo eskaera.