Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mai. 11

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Abiadura Handia Araban.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Abiadura Handiak Arabara heltzeak izan duen atzerapen berriari buruz.

NDFk mahaia gainean jarritako proposamenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Nazioarteko Diru Funtsak planteatutako zergen inguruko proposamenei buruz.

Natura 2000 Sareko guneak kudeatzeko planak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Natura 2000 Sarean sartuta diren Arabako Lurralde Historikoko guneak kudeatzeko planen eta neurrien dokumentuen betetze-mailari buruz.

Frankismoaren kirmenen aurkako kereila.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Frankismoko krimenen kontrako kereila jartzearen inguruan.

Oinarrizko zerbitzuak landa-ingurunean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Lur Jareetako Tradiziozko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako landa-ingurunean oinarrizko zerbitzuak hobetu eta ezartzeari buruz.

Gorbeialdean etxebizitza eskuratzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lur Jareetako Tradiziozko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Gorbeialdeko herritarrei, eta bereziki gazteei, etxebizitza eskuratzea bermatzeko beharrari buruz.  

Langraitzeko espetxea etxebizitzen parke publikora bihurtzeko proiektua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Langraizko espetxeko egoitza-eraikinetako etxebizitzak eta kanpoaldea osorik birgaitzeko eta zaharberritzeko proiektu baten bideragarritasuna mahai gainean jartzeko eta aztertzeko, landa-inguruneko etxebizitzen-parke publiko bihurtze aldera. Presako prozeduraz izapidetuko da.

PFEZren tributazio bateratua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, PFEZren tributazio bateratuari eusteko.

AGERRALDIAK

Garraioa Agurain partidaren exekuzioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, argitu ditzan Lurralde Oreka, Garraioa Agurain izeneko partida orain arte exekutatu ez izanaren arrazoiak.

Euskal Haizieren proiektua Gesaltza-Añanan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Euskal Haizie SL Gesaltza-Añanako 1. poligonoaren 673 partzelan estazio meteorologiko bat instalatzeko sustatu duen proiektua interes publikotzat jotzeari buruzko espedienteaz.

GALDERAK

Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Errioxako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren lanketari buruz.

Aiaraldea Plana partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Aiaraldea Plana deritzon partida berriari buruz.

Proiektuak Teknologia Parkean.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, porrot egindako Epsilon Euskadi proiektua hartu zuten instalazioei buruz eta Haizearen Tunelaren instalazioentzat Arabako Teknologia Parkeak aurreikusi dituen proiektuei buruz.

Kapital handitzeak Teknologia Parkea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Miñaoko Teknologia Parkeko kapital-handitzei buruz.

Erabiltzaile berriak Aldundiaren egoitzetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiaren sareko egoitzetara 2020ko urtarriletik sartu diren erabiltzaile berriei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Prebentzio-neurrien gastu ekonomikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzendua, 2020. urtean COVID-19ren ondorioz hartu diren prebentzio-neurriek ekarri duten gastu ekonomikoari buruz

The Grand Wines kontratuaren jarraipen-batzordea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko The Grand Wines babesletza-kontratuaren jarraipen-batzordearen aktaren kopia.