Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Giza Eskubideak Kolonbian.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu dute, Kolonbiako giza eskubideen egoerari buruz.
San Prudentzio AAZI.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko babestu dadila San Prudentzio AAZIren adinekoentzako zaintza publikoko espazio gisa erabiltzea.
AGERRALDIAK
Memoria Gara Plataforma.- Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko ordezkarien agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, informazioa emateko Memoria Gara Plataformaz eta San Frantzisko Asiskoaren eliza birmoldatzeari buruzko ondorioen liburua emateko.
Axpuruko EALZ.- Agerraldi-eskaera, bilkura informatiboan, Donemiliaga, Asparrena eta Barrundiako alkateena, Gizarte Ongizateko Batzordearen aurrean, Axpuruko Eguneko Arretarako Landa Zentroaren beharrezko baliabidea abian jartzeko egin diren azken kudeaketen berri emateko.
INTERPELAZIOAK
Ekarpenen Legea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Ekarpenen Legea izango denaren zirriborroari eta AFAk negoziazio horretan duen jarrerari buruz.
Europako funtsak.- .- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabari egokituko zaizkion Europako funtsei buruz.
Egoitza pribatuetako lan-baldintzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Diputatu Nagusiari, zahar-egoitza pribatuen langileen lan baldintza prekarioen inguruan.
GALDERAK
OHZ.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, OHZren ordenantza eta foru-arauari buruz.
Pertsonak konektatzen, Araba eraikitzen esku-orriari buruz.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galderak egin ditu, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzenduak, Pertsonak konektatzen, Araba eraikitzen izeneko garraio publikoari buruzko PSOEren propagandako esku-orriari buruz.
Arabako Errioxako Posizionamendu Plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako Posizionamendu Planari eta Errioxako ardoaren Bikaintasun Zentroari buruzko 1813 espedienteari dagozkion idatzizko galderei emandako erantzunaren inguruan.
Errioxa JIKren Kontseilu Erregulatzailearen.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Errioxa JIKren Kontseilu Erregulatzailearen bilerei buruz.
Landa-inguruneko elkarteentzako diru-laguntzak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, lurraldeko herrietan egin beharreko jardueretan elkarteei eragiten dieten diru-laguntzetan izandako aldaketei buruz.
Hitzarmena Ekonomialarien Euskal Elkargoarekin.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, bere sailak Ekonomialarien Euskal Elkargoarekin egindako hitzarmenari buruz.
Arabako Errioxako Ur Partzuergoa AFAri atxikitze.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiko sailei zuzendua, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa AFAri atxikitzeko prozesuari buruz.
Euskara sustatzeko plan estrategikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak hainbat idatiz erantzuteko galdera aurkeztu ditu, Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoaren kontratazioetan eta diru-laguntzetan hizkuntza irizpideak txertatzeko jarraibideen A.4.R.2 erronkari buruz, Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu eta diputatu nagusiordeei, bai eta honako foru-diputatuei: Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak, Nekazaritza, Lurralde Orela, Kultura eta Kirola, Ingurumen eta Hirigintza, Gizarte Politikak, eta Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna.
Nagusilab Programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Nagusilab Programari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Hitzarmena Ekonomialarien Euskal Elkargoarekin.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari, Ekonomialarien Euskal Elkargoarekin sinatutako 2015-2021 hitzarmenari buruz.
Arabako Errioxako Ur Partzuergoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiko sailei zuzendua, eskatzeko Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren egungo egoera juridikoaren, merkataritza-sozietate bihurtzeko proposamenaren eta AFAri atxikitzearen inguruko txosten eta balorazioak.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiko sailei zuzendua, Arabako Errioxako Ur Partzuergoko ordezkariek eta AFAk azken sei hilabeteetan izandako batzarrei buruz.
Otsoak abereei egindako erasoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020 martxotik gaur arte otsoak abereei egindako erasoei buruz
Lupuluaren laborantza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, lupuluaren laborantzari buruz eta Nekazaritza Sailak ematen dituen laguntzei buruz.
Ekintzak ABRArekiko hitzarmenaren esparruan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020. urtean Arabako Errioxako Upategien Elkarteak AFArekin duten hitzarmenaren barruan egindako ekintzei buruz.
Laguntzak Samaniegoko suteak kaltetutakoei.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, 2018an Samaniegoko nekazaritza-pabiloietan izandako suteak kaltetutakoentzako laguntzei buruz.
Olibondoa eta olioaren sustapena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, Arabako olibondoa eta olioa sustatzeko elkarteak AFArekin duten hitzarmenaren barruan egindako ekintzei buruz.
Gasteiz On-ek Arabako ardoak sustatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Gasteiz ON elkarteak Ardo Araba 2020 Arabako ardoak ezagutarazteko eta sustatzeko jardueretan garatutako neurrien kopia.