Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mar. 16

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Erremolatxaren sektorea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabako erremolatxaren sektorea defendatzeko.

AGERRALDIAK

Urbide Ur Partzuergora sartzea.- Ingurumen eta Hirigintza saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo)  Batzarkide Taldeak aurkeztua, informazioa eman dezan Arabako Errioxako Ur Partzuergoa Urbide Ur Partzuergora sartzeko aukerari buruz.

Suhiltzaileen LPE.- Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo)  Batzarkide Taldeak aurkeztua, azaldu dezan zein egoeratan dagoen Arabako Suhiltzaileak Organismo Autonomoko LEPa espezifikoa eta propioa egitea eta aipaturiko organismo autonomoan horren ondorioz sortu den lan-gatazka.

Arabako Errioxako olibondoa eta olioaren sustapena.- Arabako Errioxako Olibondo eta Olioaren aldeko APRORA elkartearen presidentea eta gerentearen agerraldi-eskaera, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Nekazaritza Batzordean, Arabako Errioxako olio eta olibondoen egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko.

INTERPELAZIOAK

Jarduketa Natur Zientzien Museoan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Kultura eta Kirol saileko foru diputatuari, azaldu dezan zein jarduketa egingo diren Arabako Natur Zientzien Museoari dagokionez.

Eukaliptoa Aiaraldean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, nagusiki Aiaraldea Kuadrillan eta beste zenbait lekutan eukaliptoen hedapenaren ingurukoa.

GALDERAK

Trebiñuko euskara teknikariak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Trebiñuko euskara teknikarien ingurukoa.

Lurralde historikoko artxiboa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegiaren egoera eta erabileraren berri izateko.

Artilea ongarri gisa berrerabiltzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, artilea ongarri moduan berrerabiltzeko proiektuari buruz.

Kulturaren Plan Estrategikoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, 2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren egungo egoerari buruz.

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, 2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren ekintzei buruz.

Monografia gabeko lanpostuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, indarren den lanpostuen zerrendan dagokion monografia ez duten lanpostuak egoteari buruz.

Minusbaliotasun-portzentajearen atzeraeragina.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, minusbaliotasuna-portzentajearen atzeraeragineko kasuei buruzko 11/C/05/1806 espedientearen erantzunen gaineko zenbait konturen berri izateko.

Txertaketa Apdemaren zentroetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, APDEMAK kudeatutako aisialdi-zentroetako COVID-19ren txertaketari buruzko zenbait gairen berri izateko.

Amárica Aretoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galderabat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Amárica aretoaren etorkizunari buruz.

Agirien erregistroen erregelamendua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Administrazioko agirien erregistroaren erregelamendua onartu zuen maiatzaren 3ko Diputatuen Kontseiluaren 37/2011 Foru Dekretua 39/2015 Legeak sartutako lege-erreferentzietara eta kontzeptu berrietara egokitzeko aldatzeko foru dekretuari buruz.

Sektore publikoa erregulatzeko foru-araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoa arautzeko foru-arau proiektuari buruz.

AFAren egoitza elektronikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigaren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duen apirilaren 5eko Diputatuen Kontseiluaren 26/2011 Foru Dekretua aldatzeko Foru Arauari buruz.

Irabazi asmorik gabeko entitateen araubide fiskala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubidea aldatzeari buruzko foru-arau proiektuaren gainean.

Mahasti-azalera aseguratua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko kanpainan Aiaran aseguratutako mahasti-azalerari buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko kanpainan Arabako Errioxan aseguratutako mahasti-azalerari buruz.

Bernedoko ureztapena hobetzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Bernedo inguruko ureztapena hobetzeko lanen egoerari buruz.

COVID-19k Arabako ardogintza eta mahastizaintzaren sektorean izandako eragina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, COVID-19k Arabako ardogintza eta mahastizaintzaren sektorean izandako eraginaren datuei buruz.

Laguntzak patata eta erremolatxaren sektoreari.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, laster hasiko den kanpainan patataren eta erremolatxaren sektorerako minimi laguntzei buruz.

Babesletza The Grand Wines-si.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, The Grand Wines enpresari Arabako Foru Aldundiak ematen dio babesletzari buruz.

Batan eta Zapardiel erreken uholdeen kontrako proiektua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Uraren Euskal Agentziak Vitoria-Gasteizko Batan eta Zapardiel erreken uholdeen kontrako defentsa-proiektua jendaurrean erakusteari buruz.

Indarkeria matxista prebenitzeko programa berria.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiari zuzendua, 2020ko uztailaren 20an Arabako Foru Aldundiak martxan jarritako indarkeria matxistaren prebentziorako programa berriari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Kulturaren Plan Estrategikoa hedatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Sailari zuzendua, 2017-2020 eperako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren ekintza desberdinei buruz.

Partikularren arteko mailegu pertsonala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 600P- Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren partikularren arteko mailegu pertsonala Ereduari buruz.

Egoitzetara sartzeko itxarote-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako egoitza publiko, itundu eta pribatuetara sartzeko itxarote-zerrendari buruzko zenbait gairen berri izatea.

Aiaralderako proiektua Berpiztu programan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabineteari zuzendua, Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu Programan Aiaraldeari zuzendutako proiektu traktoreei buruz.

Abererekin egindako proiektu pilotu ‘austriarra’.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Abererekin elkarlanean egindako proiektu pilotua, proiektu austriarra izenekoa, zeina oinarrituta dagoen hondakinak nekazaritzan eta abeltzaintzan ongarri gisa berrerabiltzeko  kudeatu eta tratatzean.