Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Mahaikideen bilera

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU-ARAUAK
Joko-jardueren gaineko zerga.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Joko Jardueren gaineko Zergaren uztailaren 9ko 23/2014 Foru Araua erreformatzeari buruz.
Jokoaren gaineko zerga.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak foru-arau proposamena aurkeztu du, Arabako Lurralde Historikoan jokoaren gaineko zerga arautzeko otsailaren 14ko 5/2005 Foru Araua erreformatzeari buruz.
MOZIOAK
Kontrola COVID-19ko kutsatze ugari dituzten egoitzetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Foru Aldundiari eskatzeko kontrola baliatu dezala COVID-19ko kutsatzeen prebalentzia altua duten kudeaketa pribatuko egoitza eta etxebizitzetan, bai langileen bai artatutako pertsonen artean. Presako prozeduraz izapidetuko da.
SEADri babesa ematea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, erakusteko Arabako gizartearen elkartasuna Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoarekiko. Presako prozeduraz izapidetuko da.
ZIU mugikor gehiago.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, exijitzeko Arabako lurraldean ZIU mugikor gehiago egon daitezela. Presako prozeduraz izapidetuko da.
COVID-19ak jota dauden langileak ordezteko zerbitzua nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzeko abian jar dezatela COVID-19ak jota dauden langileak ordezteko zerbitzu bat nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategientzat.
ezohiko finantzazio-mekanismoak bermatzen dituzten neurrian.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, Zerga Koordinazioko Organoari proposatzeko azter eta proposa ditzala ezohiko finantzazio-mekanismoak bermatzea ahalbidetuko duten neurri fiskal gehigarria.
AGERRALDIAK
HKEEko lehendakaria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren agerraldia eskatu du, azal dezan Arabako Lurralde Historikoaren 2018ko Kontu Orokorraz egindako Fiskalizazio Txostena.
Indesako EEABAE ezeztatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, baloratu dezan EJAGek Indesaren EEABEa ezetatu izana eta azaldu dezan Foru Instituzioak epai horren aurrean duen jarrera.
Atzerapenak mendetasunaren balorazioetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak emateko ALHn mendetasunaren balorazioetan izandako atzerapen handiez eta azaro larri hau konpontzeko ezar daitezkeen mekanismoez.
Alde horretatik, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan mendetasunaren balorazioetan izandako atzerapenen arrazoiez eta arazo hau artezteko abian jarri diren edo aurreikusten diren konponbideez.
Hegaztien influentzaren arriskua deklaratzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Arabako hainbat udalerriri eragiten dien hegaztien influentzaren arrisku altu/moderatua deklaratu izanaz eta Aramaion mihi urdinaren birusaren 8 senotipoaren presentziaz.
Otsoa babestutako espezieen zerrenda sartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan otsoa babes bereziko erregimenean dauden basa-espezieen zerrendan sartu izanaz eta horrek Arabako abeltzaintzaren sektorearentzat izango lituzkeen eraginez.
Natur Zientzien Museoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Zientzia Naturalen museoaren inguruan azalpenak emateko.
Atzerapenak mendetasunaren balorazioetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan mendetasun-balorazioetan izandako atzerapenak eta GOFEren antolaketa-egoera.
Alokairurako laguntzak ostalaritza eta merkataritzarentzat.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo Batzarkide Taldeak Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, ostalaritza eta merkataritzarako alokairu-laguntzen berri emate aldera.
Giza Eskubideen egoera Kolonbian.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Bachue Kolonbiako errefuxiatuen elkarteko eta Kolonbiako Herrien Kontseiluko ordezkarien agerraldia eskatu dute, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean, eman dezaten gaur egun giza eskubideek Kolonbian duten egoeraren eta bertan egindako sarraskien berri.
Minden gaineko araudi berriak abeltzaintzaren sektorean duen eragina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Arabako abeltzaintzaren sektorearentzat minden araudia erregulatzen duen Errege Dekretua onesteak eta hura nekazaritza-lurretan aplikatzeak izango lituzkeen eraginez.
Otsoa babestutako espezieen zerrenda sartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasunaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, informazioa eman dezaten otsoa babes bereziko erregimenean dauden basa-espezieen zerrendan sartu izanaz eta horrek Arabako abeltzaintzaren sektorearentzat izango lituzkeen eraginez.
Ecoembesek egiten duen hondakinen kudeaketari buruzko txostena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Greenpeace-eko hondakinen kanpainako arduradun Julio Barea Luchena jaunaren agerraldia eskatu du, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Ecoembesek egiten duen hondakinen kudeaketari buruz.
INTERPELAZIOAK
Krisia Aiaraldean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, azaldu dezan zer egiteko asmoa duen Arabako Foru Aldundiak Aiaraldeko krisia dela-eta.
Aurrekontuen luzapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, 2020ko aurrekontuen luzapena dela-eta.
Armentia-2 putzua berriz aktibatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Armentia-2 izeneko putzua berraktibatzeko asmoaren ingurukoa.
Zainduz Araba plana ez gauzatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, azaldu dezan zergatik ez den Zainduz Araba Plana ez gauzatzeko eta plan horretaz etorkizunerako dituen asmoei buruz.
Eskola-kirola bertan behera uztea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Kultura eta Kirolaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako eskola-kirola bertan behera uzteari buruz.
GALDERAK
Armentia-2 gas-putzua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Subillako Armentia 2 gas-putzuari buruz.
Alde horretatik, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Armentia-2 gasa zundatzeko proiektuari buruz.
Basurde-uxaldiak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, azaroaren 11ko 361/2020 Foru Aginduari buruz.
Covid-19ren kasuen gorakada AFAren baliabideetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak kudeatutako baliabideetan COVID-19ko kasuen gorakadari buruz.
Indesako garbitegiaren autobusa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari zuzendua, Indesako garbitegiko langileen autobusa kendu izanari buruz.
Ostalaritzari babesa emateko neurriak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, ostalaritzaren sektoreari laguntzeko abian jarri diren neurriei buruz.
Alternatibak Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbiderako.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko Arabako Foru Aldundiaren asmoa den egun Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak egiten duen garapen eta kudeaketa enoturistikorako alternatibak sortzea.
Arabako proiektuan Ebren funtsetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, EBren funtsen finantzazioa jasotzeko asmoa duten Arabako proiektuak defendatzeko eta sustatzeko eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalekin batzarrak eta topaketak egiteari buruz.
HUA batzuen ustiapena eta mantentzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, hainbat hondakin-uren araztegi ustiatzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko laguntzei buruz.
Iruzur fiskalaren aurkako borroka.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruz.
Arabako Haranetako ureztapen-baltsaren ustiapena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Haranetako ureztapen-baltsa ustiatzeko plana izeneko aurrekontu-partidari buruz.
Mahasti-azalera aseguratua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko bi galdera aurkeztu ditu, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko kanpainan Arabako Errioxan aseguratutako mahasti-azalerari buruz.
Alde horretatik, batzarkide-talde horrek berak idatziz erantzuteko beste galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, 2020ko kanpainan Aiaraldean aseguratutako mahasti-azalerari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Basurde-uxaldiak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, azaroaren 11ko 361/2020 Foru Aginduari buruz.
Abeltzaintza-zerbitzuko jarduketen memoria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko abeltzaintza-zerbitzuaren 2019ko jarduketen-memoria.
Banda zabala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban banda zabala ezartzeari buruz.