Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko-bilkura aretoa
2023 ots. 22

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, zein Foru Gobernu Kontseiluaren 1/2023, otsailaren 7koa, Zerga premiazko araugintzako dekretuaren baliozkotzearekin hasi den. Honen bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Araugintzako Foru Dekretua eta Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Araua alda daitezela, eta nekazaritza aseguruetatik eratorritako zenbait konpentsazioren aldi baterako egozpenari lotuta neurriak har daitezela onesten da. Hau aho batez baliozkotu egin da.

Jarraian, 2020ko ekitaldiari dagokion Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra onartzeko foru-arauaren proiektua onartzeari ekin zaio. 6/2023 foru araua onartu da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeen aldeko botoekin, Arabako Popularren kontrako botoekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.

Gai-zerrendan jasotako araugintzako gaien artean, Arabako Lurralde Historikoaren 2023rako aurrekontua gauzatzeari buruzko abenduaren 20ko 23/2022 Foru Araua aldatzeko foru arauaren proiektua onartzea zegoen. 7/2023 foru araua onartu da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideen aldeko botoekin, EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) kontrako botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin.

Ondoren, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak hiru mozio eztabaidatu ditu, horietako bi batzarkide-taldeek gobernuaren kontrolerako azken osoko bilkuran proposatutako interpelazioetatik eratorriak, behin Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeak Ganberari eztabaidarako aurreikusitako laugarren mozio bat gai-zerrendatik kentzeko eskatuta. Lehenengoak, Arabako Popularrak taldeko prokuradore Ana Salazarren hitzetan, Eusko Jaurlaritzari Araban ematen diren zerbitzu sanitarioak eta soziosanitarioak hobetzeko exijitzeari bilatzen zuen. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Arabako Popularrak taldeen kontrako botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.

Jarraian, Javier Argote EH Bilduko prokuradoreak Arabako energia komunitateak garatzeari buruzko eztabaida ireki du. Aurkeztutako erdibideko-zuzenketa EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeen aldeko botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin onartu da.

Gaur goizean eztabaidatutako hirugarren mozioak, bestalde, Arabako Popularrak taldearen ekimenez eta Iñaki Oyarzábal bozeramaileak osoko bilkurara eramanda, De Miguel auzian EAJko kargudunek gidatutako ustelkeria sarearen gaitzestea eskatzen zuen. Mozioa eta aurkeztutako zuzenketa guztiak atzera bota dira.

Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.