Osoko bilkurak jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkurak jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta gaur, azaroak 10, ospatzen den Memoriaren Eguna sinbolikoki gogoratuz hasi da. Horrela, Pedro Elosegi presidenteak lerro batzuk irakurri ditu 2010ean euskal erakundeek, Batzar Nagusiek barne, biktimen mina aitortzearen eta ordaintzearen alde egin zuten jardunaldiaren inguruan.
Jarraian, gaurko aurreikusitako gai-zerrendari heldu zaio, eta hasteko, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin errepideko garraioaren arloko foru-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartu da. Foru araua EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin onartu da.
Jarraian, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak batzarkide taldeek proposatutako lau mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoak, Popular Alaveses batzarkide-taldearen ekimenak, ETA erakunde terroristako kideen omenaldiak arbuiatzea eta horiek eragozteko beharrezko neurriak hartzea eskatzen zuen. Mozio hori atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen aldeko botoekin, EH Bilduren kontrako botoekin eta Arabako Popularrak taldearen abstentzioarekin.
Bigarrenaren bidez, Arabako Popularren talde berak pobrezia energetikoari buruz eztabaidatzea proposatu dio osoko bilkurari. Mozioa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin.
Hirugarren mozioak, kasu honetan Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak proposatuta, Arabako etxebizitza hutsen eta jabetza publikoko, jabe handien, bankuen eta inbertsio-funtsen etxebizitzaren aprobetxamendu soziala eskatzen zuen. Mozio hori atzera bota dute, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, Elkarrekin Araba batzarkide-taldearen (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkako botoekin eta EH Bilduren eta Popular Alavesen abstentzioarekin.
Azkenik, laugarren mozioak, aurrekoaren egile berak, energia ekoizten duten zentralak ezartzeko erabil daitezkeen lurzoruen inbentarioa egitea bilatzen zuen. Mozioa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen kontrako botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin.