Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako parlamentuak beste osoko bilkura bat egin du gaur goizean, eta batzarkide taldeek aurkeztu dituzten lau mozio eztabaidatu dira. Lehenengoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen ekimena, David Rodríguez prokuradoreak osoko bilkurara eraman du, emantzipatzeko adinean dauden Arabako biztanleek etxebizitza eskuratzea babesteari buruzkoa zen. Eztabaidatu ondoren, mozioa atzera bota dute EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin; aldiz, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Araba) batzarkide taldeen aurkako botoekin.
Jarraian, EH Bildu batzarkide taldeak, Claudia Venceslao prokuradorearen ahotsez, beste mozio bat eraman du osoko bilkurara, oraingoan Foru Aldundiari Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua optimizatu, handitu eta indartzeko eskatzeko. Mozioa, puntuka bozkatu dena, erabat baztertu da.
Eloy López de Foronda Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak osoko bilkuraren bigarren erdia ireki du, eta mozio bat aurkeztu du Foru Aldundiari eskatzeko Arabako turismo-sektorerako post COVID plan bat presta dezala, Eusko Jaurlaritzarekin, udalekin eta sektoreko ordezkariekin koordinatuta. Eztabaida amaituta, mozioa atzera bota da Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV, EH Bildu eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin; aldiz, onartu egin da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa, EH Bildu batzarkide-taldearen aurkako botoekin eta Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Araba) batzarkide taldeen abstentzioarekin.
Amaitzeko, Borja Monje prokuradoreak, Arabako Popularrak batzarkide taldekideak, Gasteizko Mendiak parke natural bihurtzeko proposamena eraman du Arabako Foru Ganberara. Mozioa EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin baztertu da. Horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoekin.
Arabako Batzar Nagusietako saio guztiak streaming bidez jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live). Amaitu ondoren, halaber, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikus daitezke ere, honako aplikazio beraren bidez.