Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan, otsaileko laugarren osoko bilkura egin da, eta Amaia Andrieu Sanz prokuradorearen akta hartu du. EH Bildu batzarkide taldean sartuko da, Jon Iñaki Lezaren ordez, prokuradore azken horrek joan den asteetan uko egitea aurkeztu ondoren.
Jarraian, Arabako Popularrak batzarkide taldeak Arabako landa-eremuko txertaketa-kanpainari buruzko mozioa eraman du osoko bilkurara, eta eztabaida horretan EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa bateratua onartu da.
Bigarrenik, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatu da, Aiarako bailaran gaixotasun mentala duten pertsonentzako egoitza-baliabideei buruzkoa. Kasu honetan, mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Saioaren bigarren zatian beste bi mozio eztabaidatu dituzte. Lehenik eta behin, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak Arabako aeronautika-industriako lanpostuak eta langileen lan-baldintzak defendatzeko, eta, horrela, Araban lanean jarraitzen laguntzeko aurkeztutakoa jorratu da. Eztabaida EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa bateratuaren onarpenarekin amaitu da.
Azkenik, osoko bilkurak Arabako Popularrak batzarkide taldeak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari eta klima aldaketaren aurkako borrokari buruzko ekimen berri bat eztabaidatu du. EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa baztertu da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa bateratua onartu da.
Deskargatu hemen bozketen laburpena