Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 aza. 09

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean Probintziako Jauregian, Iñaki Martinez de Luna izendatuta, EAJ-PNV eta EH Bildu batzarkideek proposatuta, Arabako Batzar Nagusien ordezkari gisa Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan.

Ondoren, foru gobernuaren lana bultzatzeko duen eginkizuna betez, Lurralde Historikoko ordezkaritza organo gorenak batzarkide taldeek proposatutako lau mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoa, Arabako Popularren batzarkide-taldearen ekimena, Ana Morales prokuradorearen hitzetan, Gasteizko Bus Elektriko Inteligentearen (BEI) eragin negatiboa iraultzeari buruzkoa zen. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da. Puntukako bozketan, lehenengoa proposamena egin duten taldeek babestu dute, Arabako Popularrek baztertu egin dute eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba abstenitu egin dira (Podemos-Ezker Anitza-Equo); bigarrena, berriz, EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) alderdien babesarekin eta Arabako Popularren ezezkoarekin.

Jarraian, Ana Morales prokuradoreak eztabaidara eraman du Eusko Jaurlaritzari eskatzea Arabari ordain diezaiola foru osasun gastu guztia. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeen abstentzioarekin.

Ondoren, Claudia Venceslaok, EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak, gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonei arreta emateko baliabideak sortzea proposatu zuen. Puntu honetan aurkeztutako erdibideko zuzenketa aho batez onartu da.

Azkenik, Eva Lz de Arroyabe EH Bildu taldeko prokuradoreak mozio bat aurkeztu du, Oiongo egoitzan erizaintzako laguntzaileen plantilla premiaz handitzea eskatzeko Foru Aldundiari. Puntu honetan, aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, Arabako Popularraren kontrako botoekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.