Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean Probintziako Etxe-Jauregian. Foru gobernuaren lana bultzatzeko duen eginkizuna betez, Lurralde Historikoko ordezkaritza organo gorenak batzarkide taldeek proposatutako lau mozio eztabaidatu ditu, behin Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkidetaldeak gai-zerrendan aurreikusitako mozioetako bat kenduta.
Lehenengoa, EH Bildu batzarkide-taldearen ekimena, Eva Lz de Arroyabe prokuradorearen hitzetan, Arabako elikagaien krisiari eta zerealen horniduraren bermeari buruzkoa zen. Puntu honetan aurkeztutako erdibideko-zuzenketa aho batez onartu da.
Jarraian, Marta Alañak, Arabako Popularren taldeko prokuradoreak, Zainduz programaren barruan desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako hobekuntzak edo atseden programa berriak ezartzeari buruz eztabaidatu du. Aurkeztutako transakzio-zuzenketa aho batez onartu da.
Azkenik, Arabako landa-eremuan mamografiak egiteko unitate mugikor bat jartzearen aldeko mozioa aurkeztu du Arabako Popularren prokuradore Ana Salazarrek. Puntu honetan, hasierako mozioa eta EH Bilduren gehikuntza-zuzenketa atzera bota dira, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, Arabako Popularren aurkako botoekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.