Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartzeari buruzko eztabaidarekin hasi dira, hala iritziz gero, trafikoari eta ikuskapenari, errepideei eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzeari dagokienez. 20/2022 foru araua EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Arabako Popularren abstentzioarekin onartu da.
Ondoren, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak lau mozio eztabaidatu ditu, urriaren 5eko gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran eztabaidatutako interpelazioetatik eratorriak. Lehenengoak, Iñaki Oyarzabal Arabako Popularren bozeramailearen hitzetan, euskal Y-aren eta Iruñearen arteko lotura aztertuko du. Mozioa atzera bota dute eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Ondoren, EH Bilduko bozeramaile Kike Fz de Pinedok eztabaida hasi du, 2017ko zerga-erreformari buruzko balorazioa egin beharraz eta Arabako erakundeen muskulu ekonomikoa bermatuko duen zerga-erreforma berri baten beharraz. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztutako erdibideko-zuzenketa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Gaur goizean osoko bilkurara eramandako hirugarren mozioak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen ekimenez eta Damián García-Moreno prokuradorearen hitzetan, negoziazio kolektiboa babestea zuen helburu. Mozioa atzera bota dute eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, Arabako Popularraren aldeko botoekin, EH Bilduren kontrako botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.
Azkenik, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko bozeramaile David Rodriguezek mozio bat aurkeztu du elikagaien eta oinarrizko produktuen prezioek Arabako familia askoren ekonomietan duten gorakadaren aurrean. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztutako edibideko zuzenketa atzera bota da EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeen kontrako botoekin, eta haren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide-taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bilduren eta Arabako Popularren aurkako botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.