null Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 uzt. 13

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta EH Bildu batzarkide taldeak proposatutako ekainaren 30eko 19/1997 Foru Araua, Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duena, aldatzeko foru arauaren proposamena aintzat hartzeari buruzko eztabaidarekin hasi da. Bozketa atzera bota da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen aurkako botoekin eta EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aldekoekin.

Ondoren, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak hiru mozio eztabaidatu ditu, batzarkide taldeek proposatutakoak. Lehena, EH Bildu batzarkide taldearen ekimena, lehen sektorean lan-istripuak saihesteko prebentzio-neurriak hartzearen aldekoa, Kike Fz de Pinedo bozeramaileak aurkeztu du. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa aho batez onartu da.

Jarraian, Damián García-Morenok, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradoreak, eztabaidara eraman du Arabako Lurralde Historikoan Europako kastorearentzat garrantzi komunitarioko tokiak eta/edo Kontserbazio Bereziko Eremuak proposatzea. Ildo horretan, aho batez onartu da aurkeztutako erdibideko zuzenketa ere.

Azkenik, David Rodríguez Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko bozeramaileak A1 autobiaren Arabako zatiak eragindako habitaten zatiketa murrizteko premiazko neurriak abian jartzeari buruzko mozioa aurkeztu du; izan ere, aurreko puntuetan bezala, batzarkide taldeek erdibideko zuzenketa berri bat aurkeztu dute, Ganbera osoaren aldeko botoekin aurrera atera dena.