Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek gaur goizean egindako osoko bilkuran, 5/2022 Zerga premiazko araugintzako dekretua baliozkotu da, azkenaldiko ezohiko gertaerek eragindako krisiari aurre egiteko premiazko neurriak onesteko. EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen abstentzioarekin baliozkotu da.
Ondoren, Foru Ganberak hiru mozio eztabaidatu ditu, batzarkide taldeek aurkeztuak. Lehenik eta behin, Luis Salgadok, EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak, Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonek betetzen dituzten egoitza-plazei buruzko ekimena aurkeztu du. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkako botoekin eta Popular Alaveses taldearen abstentzioarekin.
Jarraian, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak, Laura Fernández prokuradorearen hitzetan, Arabako pobreziaren gorakada eta desberdintasun-arrakalak geldiarazteko premiazko neurriak hartzea proposatu du osoko bilkurara. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, gainerako taldeen aurkako botoekin.
Saioa amaitzeko, EH Bildu batzarkide taldeko bozeramaile Kike Fz de Pinedok galdara komunitarioentzat azken baliabideko tarifa bat eskatu du, mozio berri baten bidez. Puntu honetan aho batez onartu da aurkeztutako erdibideko zuzenketa.