Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2021 urt. 13

Asteazken honetan, Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute Probintzia Jauregian, eta hasteko, Ganberako presidenteak dei egin dio Zigor Eguia Suances prokuradore berriari, zeina EAJ-PNV batzarkide taldeari atxikiko zaion Ainhoa Campo Arenazaren ordez.

Jarraian, osoko bilkurak modu metatuan eztabaidatu du Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztutako bost foru-arau proposamen aintzat hartzea, ondarearen, sozietateen, PFEZaren, jokoaren jardueren gaineko zergen eta jokoaren gaineko zergaren aldaketei buruz. Horiek guztiek Arabako Foru Aldundiaren aurkako irizpidea izan dute, eta aintzat ez hartzea erabaki da, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aurkako botoekin. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aldeko botoa eman dute.

Covid-19aren aurkako prebentzio-neurri gisa espazioa aireztatzeko behar den atsedenaldiaren ondoren, saioa berriro hasi da, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztutako mozioren eztabaidarekin. Hori Arabako udalerrien arteko mugikortasuna malgutzearen alde egiten zuen eta gai honi dagokionez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Deskargatu hemen bozketen laburpena