null Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 mar. 23

Asteazken honetan, martxoaren 23an, Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute Probintzia Jauregian. Bertan, prokuradoreek batzarkide-taldeek aurkeztutako bost moziori buruz eztabaidatu dute.

Hasteko, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko Damián Garcia-Moreno prokuradoreak mozio bat eraman du osoko bilkurara, Arabako Lurralde Historikoan bi zentral hidroelektriko itzulgarri jartzeko proiektua atzera botatzeko. Mozio hori atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen aurkako botoekin eta EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen abstentzioekin.

Iñaki Oyarzabal Arabako Popularrak taldeko bozeramaileak eta Iñaki Ullibarri EH Bilduko prokuradoreak, hurrenez hurren, aurkeztutako bigarren eta hirugarren mozioek Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzua mantentzea eskatu nahi zuten, eta pilatuta eztabaidatu dira. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoekin.

Jarraian, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztutako ekimena eztabaidatu da, Nerea Martinez prokuradorearen hitzetan, Eliza katolikoak eta Espainiako Gobernuak immatrikulatutako ondasunen inguruan sinatutako akordioaren harira. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideek aurkeztutako erdibideko zuzenketa eta Euskal Sozialistak taldeak aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa atzera bota dira, proposamena egin duten taldeen aldeko boto bakarrekin, hurrenez hurren.

Azkenik, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko bozeramaile David Rodriguezek Osasun Mentaleko Foru Plana diseinatzea eta martxan jartzea proposatu du. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bilduren aurkako botoekin eta Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioekin.