null Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 mar. 16

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregiko aretoan. Bilera horretan, prokuradoreek bost mozio eztabaidatu dituzte, batzarkide-taldeek aurkeztuak.

Hasteko, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko Damián Garcia-Moreno prokuradoreak interpelazioaren ondoriozko mozio bat eraman du osoko bilkurara, Arabako Foru Aldundiak Apdemako zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean lortutako lan-aurreakordioa garatzeko aukera eman dezan. Mozioa atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen zuzenketa onartu da EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin.

Amaia Andrieu EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak aurkeztutako bigarren interpelazioaren ondoriozko mozioak Kontzejuen Foru Araua genero-ikuspegitik eguneratzeko eskatu nahi zuen. Puntu honetan, EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak y Arabako Popularrak taldeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa onartu da, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen abstentzioarekin.

Ondoren, Arabako Popularrak batzarkide taldeak, Ana Morales prokuradorearen hitzetan, Arabadendak Elkarteak otsailaren 14ko batzordean planteatutako eskaerei erantzuteko eta konpontzeko aurkeztutako ekimena eztabaidatu da, aurreko kontroleko osoko bilkuran gobernuari zuzendutako interpelazio baten ondorioz. Mozioa atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Arabako Popularrak taldeen babesarekin lehenengo puntuan eta Arabako Popularrak taldearen babesarekin 2. eta 3. puntuetan. Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldea abstenitu egin da bi bozketetan.

Bestalde, interpelazioaren ondoriozko azken mozioak, Claudia Venceslao EH Bildu batzarkide taldeko prokuradorearen hitzetan, Asasam erakundeak kudeatzen duen Gaixotasun mentala duten gazteentzako etxebizitza komunitarioa izeneko hitzarmena ezabatzea eraman du osoko bilkurara. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aurkako botoekin.

Azkenik, Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), premiazko prozeduraren bidez izapidetutako mozio baten bidez, Larrialdietarako Arabako Funtsaren partida handitzea eta Ukrainara premiazko laguntza humanitarioa bidaltzea proposatu du. Mozioa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, Arabako Popularren aldeko botoekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.