Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 ots. 23

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregiko aretoan. Bilera horretan, prokuradoreek lau mozio eztabaidatu dituzte, batzarkide-taldeek aurkeztuak.

Hasteko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak, Iñaki Oyarzabal bozeramailearen hitzetan, Madril eta Euskadi arteko tren zerbitzuaren gabeziei buruzko mozioa aurkeztu du osoko bilkurara. Mozio hori atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin eta Arabako Popularrak batzarkideen abstentzioarekin.

Ondoren, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen bi ekimen pilatuta eztabaidatu dira, goi-mailako interes publikoko proiektuak Ingurumen Administrazioaren Legean sartzeari eta Foru Aldundiak egin dezakeen udal-autonomiaren defentsari buruz. Bi taldeek, Arabak Popularrekin batera, erdibideko zuzenketa bat aurkeztu dute, baina atzera bota da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen aurkako botoekin.

Saioa amaitzeko, EH Bilduk Klima Araba 2050 estrategiaren prozesu parte-hartzailea bermatzearen alde egindako proposamena aztertu du Ganberak. Puntu horretan ere, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideek erdibideko zuzenketa aurkeztu dute, baina atzera bota da, eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin.