Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 ots. 09

Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan beste osoko bilkura bat egin da gaur goizean, non batzarkide taldeek lau mozio desberdin eztabaidatu dituzten.

Lehenengoak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldearen ekimenak, Arabako Lurralde Historikoan landa-eremuko, herri-hiriko, elkarlaneko mugikortasuna bultzatu nahi zuen, lurraldeko mugikortasun iraunkorraren zati gisa. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen kontrako botoekin; eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.

Bigarrenak Gasteizen haur eta gazteen arteko bereizketa sozioekonomikoaren aurkako borroka bultzatzearen alde egiten zuen, aurrekoaren batzarkide-talde berak aurkeztua. Ildo horretan, mozioa atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.

Ondoren, hirugarren mozioak, kasu honetan EH Bildu batzarkideak proposatuta, Rodolfo Martin Villa 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko hilketengatik auzipetzeari buruzkoa zen. Kasu honetan, EAJ-PNV, EH Bildu, eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek erdibideko zuzenketa bat aurkeztu dute, Euskal Sozialisten eta Arabako Popularren aurkako botoekin onartu dena.

Amaitzeko, mozioen azkenak, Arabako Popularrak batzarkide taldearen ekimenak, neguko bideetan hobekuntzak ezartzea eskatzen zuten. Mozioa atzera bota eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa bat onartu da, Arabako Popularrak batzarkide-taldearen oposizioarekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin.