Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 urt. 19

Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean Probintzia Jauregi-Etxean. Bilera minutu bateko isilunearekin hasi da, Felix Ormazábal Askasibar, bosgarren eta seigarren legegintzaldietan Euzko Abertzaleak taldeko prokuradore ohi eta 1995 eta 1999 bitartean Arabako ahaldun nagusi izan zenaren oroimenez.

Aurreikusitako gai-zerrendarekin hasteko, prokuradoreek Foru Gobernu Kontseiluaren abenduaren 28ko 9/2021 Zerga Premiazko Arau Dekretua baliozkotu egin dute, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 19ko 12/1993 Foru Dekretu Arauemailearen eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko martxoaren 31ko 11/2003 Foru Arauaren aldaketa onartzeko. EAJ-PNV, Euskal Sozialistak, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideek aldeko botoa eman dute eta EH Bildu abstenitu egin da.

Jarraian, batzarkide taldeek aurkeztutako hiru mozio eztabaidatu dira. Lehenengoak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak proposatuta, Natura 2000 Sarean sartutako Arabako espazioen osotasuna eta izendatzeko erabili ziren kontserbazio-objektuak energia berriztagarria ekoizteko zentralek eraginik ez izatea bermatzea eskatzen zuen. EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide tealdeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin.

Ondoren, Arabako Popularrak batzarkide taldeak Arabako ostalaritzari babes handiagoa eskatzea proposatu dio Foru Ganberari. Mozioa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularrak taldearen aurkako botoekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin.

Amaitzeko, EH Bildu taldeak osoko bilkuren aretora eraman du hornidura energetikoaren prezioen gorakadak eragiten dituen kalteak. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide tealdeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak taldeen aurkako botoekin.

Gai-zerrendak azken mozio bat eztabaidatzea aurreikusten zuen, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak ere aurkeztua, baina atzeratu egin da, ekimenaren egileak eskatuta.

📜 Deskargatu hemen bozketen laburpena

📺 Bilkuraren bideoa