Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Gaur goizean, hileko lehen asteazkenero bezala, Arabako Batzar Nagusiek foru gobernuaren kontroleko osoko bilkura egin dute Probintzia Jauregian, eta gobernukideek batzarkideek egindako sei interpelazio eta zortzi galderari erantzun diete.
Hasteko, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak hiru interpelaziori eta galdera bati erantzun die. Lehenik eta behin, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak galdetu dio azal dezala zer egiteko asmoa duen Arabako Foru Aldundiak Aiarako bailarako krisiaren inguruan. Ondoren, EH Bildu batzarkide taldeak 2020ko aurrekontuen luzapenari buruz eta Armentia-2 izeneko putzua berraktibatzeko asmoari buruz egindako interpelazioei erantzun die. Amaitzeko, Gonzalezek Arabako Popularrak batzarkide taldeak egindako galderari erantzun dio, ostalaritzaren sektorea babesteko martxan jarritako neurriei buruz.
Aretoaren aireztapena errazteko egin beharreko lehenengo atsedenaldiaren ondoren, batzarkide-talde horrek Gizarte Politiketako foru diputatuari eskatu dio azal dezala zergatik ez den gauzatu Zainduz Araba Plana, eta zer asmo dituen etorkizunean plan horri dagokionez. Ondoren, galdetu dio Arabako Foru Aldundiak kudeatutako baliabideetan COVID-19 kasuen gorakadari buruz. Bigarren atsedenaldiaren aurretik, EH Bildu batzarkide taldeak basurdeen uxaldiei buruzko azaroaren 11ko 361/2020 Foru Aginduari buruz galdetu dio Nekazaritzako foru diputatuari.
Osoko bilkuraren azken atalean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak interpelazioa egin dio Kultura eta Kirol foru diputatuari Araban eskola-kirola etetearen inguruan, eta Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatuak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eta Arabako Popularrak batzarkide taldeek Armentia 2 gas-putzuari buruz egindako bi galderari erantzun die. Amaitzeko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuari interpelatu dio, bere sailak Arabarako Errepideen Plan Integralarekin duen konpromiso-mailari buruz.