Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan, irailak 22, Probintzia Jauregian dagoen osoko bilkuren aretoak bilkuraldi berri honen lehen bilera jaso du, Afganistango egoerari buruzko adierazpen instituzionalaren irakurketarekin hasi den bilkura. Jarraian, erregelamenduak adierazten duenaren arabera, uztailaren 30ean egindako Batzorde Iraunkorrak landutako gaien eta hartutako erabakien berri eman da. Hori egin ostean, FEAGA eta FEADER funtsen kontura finantzatutako zuzeneko laguntzen eta landa-garapeneko neurrien kudeaketaren inguruko jardueren eskuordetzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearekiko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-araua onetsi egin da aho batez.
Foru gobernuaren lana bultzatzeko eginkizuna betez, prokuradoreek hiru mozio eztabaidatu dituzte jarraian. Lehenengoa Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen bozeramaileak, David Rodriguez, aurkeztu du eta Arabako haurren eta gazteen osasun mentalaren egungo errealitateari sakontasunez helduko dion plan bat sustatzea izan du helburu. Ildo horretan, erdibideko zuzenketa bat onartu da, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin
Bigarren mozioa, EH Bildu eta Elkarrekin Araba taldeek (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkeztu dute beren bozeramaileen hitzetan, Kike Fz de Pinedo eta David Rodriguez, eta helburua izan da San Miguel Goiko udalerriko sarrera nagusiaren baldintza seguruak bideratzea. Osoko bilkurak aho batez onartu du mozioari egindako erdibideko zuzenketa.
Saioa amaitzeko, Manu Rezola EH Bildu batzarkide taldekideak azken mozio bat eraman du osoko bilkurara, Arabako Parke Teknologikoan dagoen Marie Curie eraikina erabiltzeko EHUrekin hitzarmena sinatzeari buruzkoa. Mozioa atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Deskargatu hemen bozketen laburpena