Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusien bilkura-aldi honen azken osoko bilkura egin dute gaur goizean Probintziako Jauregi-etxeko osoko bilkuren aretoan. Bilera minutu bateko isilunearekin hasi da, Mikel Unzalu Hermosa laugarren legegintzaldian (1991-1995) Euskal Sozialistak batzarkide taldeko prokuradore ohia gogoan.
Jarraian, eta bere funtzio arauemailea betetze aldera, Foru Ganberak eztabaidari ekin dio Foru Gobernuaren uztailaren 6ko 6/2021 Zerga Premiazko Dekretu Arauemailea baliozkotzeari edo indargabetzeari, zerga-neurriak onartzeari buruzkoa, energia-fiskalitatearen esparruan. EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Arabako Popularren abstentzioarekin baliozkotu da.
Ondoren, Arabako Parlamentuak foru-arauaren proiektua onartzeari ere ekin dio, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari kudeaketa esleipena egiteko hitzarmena berresteko, Arabako Foru Aldundiaren informazio jakina autonomia erkidegoen, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Ceuta eta Melilla hirien esku jartzeko. Foru araua aho batez onartu da.
Gai-zerrendako lehen bi puntu horiek amaitu ondoren, batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatu dituzte prokuradoreek, Arabako Batzar Nagusiek Foru Aldundiaren gobernua bultzatzeko betetzen duten funtzioaren esparruan.
Lehenik eta behin, EH Bildu batzarkide taldeko bozeramaile Kike Fz de Pinedok mozio bat eraman du osoko bilkurara, Araba Helburu prozesuan oposizioko batzarkideen parte-hartzea ahalbidetzeko. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aurkako botoekin.
Gai-zerrendako hurrengo puntuan, Ana Morales Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak eskatuta, foru legegintzako organo gorenak mozio bat eztabaidatu du ostalariei eta merkatariei eskainitako informazioari buruz eta Ticket Bai sistema egokitzeko eta ezartzeko prozesua hobetzeari buruz. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin.
Amaitzeko, gai-zerrendako seigarren eta zazpigarren gaiak batera eztabaidatu dira. Ana Salazar (Arabako Popularrak batzarkide taldea) eta Eva Lz de Arroyabe (EH Bildu batzarkide taldea) prokuradoreek aurkeztutako mozioak ziren, enpresa batzuek zenbait herritan eguzki-baratzeak ezartzeko duten interesari eta lurraldean nekazaritzako lurretan energia berriztagarriak instalatzeko eskaerei buruzkoak, hurrenez hurren. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta bi puntuetan EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu batzarkide taldearen aurkako botoarekin eta Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin.
Deskargatu hemen bozketen laburpena