Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2021 eka. 09

Asteazken honetan, ekainaren 9an, Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute Probintzia Jauregian; bertan, prokuradoreek batzarkide taldeek aurkeztutako lau moziori buruz eztabaidatu dute.

Lehenik eta behin, Jorge Ibarrondok, Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak, osoko bilkurara eraman du Barne Ministerioari gidabaimena lortzeko kolapsoa konpon dezala eskatzeko proposamena. Mozioa atzera bota da, proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen botoekin bat eginda.

Jarraian, talde berak, baina oraingoan Ana Salazar prokuradorearen hitzetan, mozio bat aurkeztu du, Arabako landa-ingurunean txertaketa-kanpaina dela-eta osasunaren sektoreak duen babes faltari buruz. Puntu honetan, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek sinatutako erdibideko zuzenketa bat aurkeztu da, zeina atzera bota den eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu den.

Osoko bilkuren aretoa aireztatzeko atsedenaldiaren ondoren, Claudia Venceslaok, EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak, hartu du hitza Foru Aldundiari eskatzeko babestu dadila San Prudentzio AAZIren adinekoentzako zaintza publikoko espazio gisa erabiltzea. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldearen botoekin, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Eztabaidaren ondorio gisa, talde horrek berak eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), ekimen bateratu baten bidez, Arabako Suhiltzaileak erakunde autonomoan LEP propioa berehala abian jartzeko eskaerari buruzko eztabaida ireki dute. Puntu honetan, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek sinatutako erdibideko zuzenketa bat aurkeztu da, zeina atzera bota den eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu den.

Deskargatu hemen bozketen laburpena