Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan, Arabako legebiltzarreko osoko bilkura egin da berriro, eta lau mozio eztabaidatu dituzte batzarkideek. Saio guztietan bezala, Mahaiak onartutako jarraibideei jarraituz egin da bilera, Covid-19aren aurkako arreta-neurriei eusteko.
Lehenengoa, Iñaki Ullibarri EH Bildu batzarkide taldeko prokuradorearen ekimenez, Nazioarteko Diru Funtsak zergen inguruan egindako proposamenei buruzkoa izan da. Mozioa atzera bota da EH Bildu batzarkide taldearen aldeko botoekin, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aurkako botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Eztabaidatu beharreko bigarren mozioa, Arabako Abiadura Handiko Trenaren etorreraren atzerapena osoko bilkurara eraman nahi zuena, Iñaki Oyarzabal Arabako Popularrak batzarkide taldeko bozeramaileak aurkeztu du. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin eta gainerako batzarkide guztien aurkako botoekin, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Osoko bilkuren aretoa behar bezala aireztatzeko atsedenaldiaren ondoren, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradore Damian Garcia-Morenok Natura 2000 Sarean sartutako Lurralde Historikoko eremuetarako onartutako kudeaketa-planak eta neurrien dokumentuak betetzeari buruzko eztabaida ireki du. Proposamena egin duen taldeak eta EH Bildu eta Arabako Popularrak taldeek sinatutako erdibideko zuzenketa atzera bota da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Amaitzeko, Kike Fz de Pinedo EH Bildu batzarkide taldeko bozeramaileak beste mozio bat aurkeztu du Frankismoaren krimenen aurkako kereila jartzearen inguruan. Mozioa atzera bota da EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularren aurkako botoekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Deskargatu hemen bozketen laburpena