Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura berria

Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura berria

Plazo de alegaciones
2020 aza. 16

Asteazken honetan, Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura bilduko da berriro. Arabako Popularrak eta EH Bildu batzarkide taldeek aurkeztutako mozioen eztabaidarekin hasiko da Saioa, biak metatuak eztabaidatuko dira eta. Lehenengoa adimen-urritasuna duten pertsonentzako eguneko zentro bat planifikatzeari eta martxan jartzeari buruzkoa izango da, eta, bigarrena, Arabako Foru Aldundiari eskatuko dio aukera errealak sor ditzala desgaitasuna duten gazteak ardurapean dituzten familientzat, eguneko arreta-zentro batean plaza bat eskuratzeko zain dauden hilabeteetan.

Jarraian, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak  ostalaritzarako alokairua, hipoteka eta hileroko ordainketak ordaintzeko premiazko laguntzak emateko proposamena eramango du osoko bilkurara

Arabako landa-eremuko merkataritzarako eta oinarrizko produktuen saltzaile ibiltarientzako laguntzak hurrengo mozioan eztabaidatuko dira, kasu honetan Arabako Popularrak batzarkide taldeak eskatuta. Amaitzeko, EH Bildu batzarkide taldeak Jugalez/Inglares Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuko ibai izendatzea proposatuko du.

Ohikoa denez, gainera, bihar asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bilerak egingo dira. Bilera horietan, besteak beste, azaroaren 25ean, asteazkenean, egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda zehaztuko da.

Arabako parlamentuan burutzen diren bilera guztiak streaming bidez zuzenean jarraitu daitezke mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ikusi daitezke ere, honako aplikazio beraren bidez.