Kuadrillen tokiko produktuak, musika eta historia dastatzeko aukera izango da Arabako Batzar Nagusietako Ate Irekien Jardunaldiaren edizio berri batean

Kuadrillen tokiko produktuak, musika eta historia dastatzeko aukera izango da Arabako Batzar Nagusietako Ate Irekien Jardunaldiaren edizio berri batean

ate irekiak
2024 eka. 10


Arabako parlamentua ekainaren 22an irekiko da herritarrentzat, 15 minuturo, aldez aurretik eskatutako bisitekin

Ekainaren 22an, larunbata, Batzar Nagusiek Ate Irekien Jardunaldia egingo dute. Hitzordu hori dagoeneko finkatuta dago, eta aurten Arabako Kuadrillen produkturik onenak, musika eta eskatutako bisitak hurbilduko ditu Arabako Parlamentuaren egoitza barrura.

Izan ere, Prado kaleko sarrera urtero zaintzen duen mazero erraldoiaz gain, karpa handi batek harrera egingo die herritarrei, Arabako kuadrilla bakoitzeko produktu nabarmenenen sukaldaritza-erakustaldiekin eta Arabako lurralde osoko natura- eta ondare-bikaintasunak hurbilduko dituzten informazio-puntuekin, Katedral Berriko plazan -Batzar Nagusien egoitzaren aurrean-.

Gasteizko Udaleko konpartsako erraldoiek Batzar Nagusien egoitzaren ingurua alaituko dute larunbat goiz osoan zehar, gaiteroen musikaz lagunduta.

Aurten ere Jardunaldiak irudi berria dakar: "Bat Eginda! Juntas! "lelo berriak multzo osoaren estetika bateratuko du datozen urteetan irauteko asmoz.

"Ate irekien jardunaldi hau Batzar Nagusietan gehien motibatzen gaituzten hitzorduetako bat da. Herritarrekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen digu, Arabako Kuadrillekin harremanak estutzea eta, jai giroan, Europako legebiltzar zaharrenetako baten zeregin garrantzitsua zabaltzea. Gure lurraldeko altxorretako batean, landa-ingurunean, fokua jartzeko ere balio du. Kuadrillen plangintza- eta zabalkunde-lanari esker, egun horretan Gasteizera hurbiltzen direnek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte bertako ondare naturala, kulturala eta gastronomikoa ", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak.

Aldez aurretik nahitaez izena eman behar duten bisitak

Goizeko 10etatik aurrera, 15 minuturo, Prado kaleko eraikineko ate arrosek bisita gidatuen programan izena eman duten pertsonei harrera egingo diete aldez aurretik eta gaurtik martxan dauden bitartekoen bidez. Formulario honen bidez  edo 945 176276 zenbakira deituz. Izena emateko epea gaur bertan irekiko da, 12:30ean.


Langile espezializatuek lagunduta, bisitak Arabako Legebiltzarreko eraikin ezezagunenetara joango dira: Lehendakaritzaren egoitzara, bulego teknikoetara, harrera-aretora edo presidentearen bulego zaharrera, eta talde politikoen eraikinera eta batzordeen aretora. Ohi bezala, aurten ere ikustaldian parte hartzen dutenek oroigarrizko opari bat jasoko dute.

Dastamen-Laborategia bertako produktuarekin
Aldi berean, Arabako Kuadrillek Katedralaren plaza berritu dute aurten. Herritarrei irekitako karpa handi batek beste edizio batzuetako etxola tradizionalen lekukoa hartuko du.
Sartu bezain laster, Aiarako, Añanako, Mendialdeko, Lautadako, Gorbeialdeko, Guardia-Arabako Errioxako, Gasteizko eta Trebiñuko kuadrillek, Arabako txoko guztietako informazio turistiko eta gastronomiko onena zabalduko dute. Gainera, Slow Food Arabaren eskutik, dastatzeko bi pase eskainiko dira Dastamenaren Laborategi berezi batean, kuadrillen produktu adierazgarriekin. Bi saio hauek sarrera librearekin izango dira lekua bete arte. Lehenengoa 11:30etik 12:15era izango da eta bigarrena 13:00etatik 13:45era. Tokiko ekoizleek eta kuadrilletako ordezkariek parte hartuko dute topaketa horietan.
Karpako jarduera guztiak goizeko 10:00etatik 14:30era izango dira.

 

Informazio interesgarria

Ekainak 10, astelehena, 12:30etatik aurrera: bisita gidatuetan izena emateko epearen hasiera. Esteka honetan edo 945 176276 telefonoan:

Ekainak 22, larunbata:
10:00 Bisita gidatuen hasiera
10:00 Koadrilen informazio puntuen karparen irekiera
11:30 Lehen dastamen-laborategiaren hasiera (sarrera doan lekua bete arte)
13:00 Dastamenaren bigarren laborategiaren hasiera. Sarrera librea lekua bete arte)
14:30 Karpa ixtea
17:00 Bisita gidatuen arratsaldeko emanaldien hasiera
Goiz osoan zehar: erraldoien eta gaiteroen kalejira.