Politika Orokorrari buruzko Eztabaidaren lehen saioa

Politika Orokorrari buruzko Eztabaidaren lehen saioa

diputatu nagusia
2024 ira. 26

 

Batzar Nagusiek Legegintzaldiko Politika Orokorrari buruzko lehen Eztabaida egin dute. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak parte hartu du gaurko saioan. Bertan, bere gobernuak legegintzaldiko lehen urtean aurreratutakoaren ildo nagusiak eta etorkizuneko proiektuak azaldu ditu.


 


Bihar, goizeko 09:30etatik aurrera, batzarkide-taldeen txanda izango da, txikitik handira. Foru Gobernuak erantzun ahal izango dio bozeramaile politikoek azaldutakoari. Eztabaida batzarkide taldeek itxiko dute.

 

Gaurko eta biharko jardunaldiak zuzenean jarraitu edo beste une batean berrikusi daitezke Batzar Nagusietako mediatekan.