Azaroko Ohiko Osoko Bilkura - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Azaroko Ohiko Osoko Bilkura
Arabako Batzar Nagusiek ohiko bi osoko bilkuretako bat egin dute gaur goizean. Bi osoko bilkura hauek, ohikoak direnak, araudiaren arabera ez dira deitu egin behar
10:30etik aurrera, Mahaikideak Probintzia Etxe-Jauregiko sarrera nagusian prokuradoreak eta gonbidatutako agintariak hartzen hasi dira. Formazioan, gala-uniformedun Miñoiak eta bi mazolari zeuden eskaileretan. Osoko bilkura hasi aurretik, Arabako Foru Aldundiko txistulari, tronpetari eta atabalarien bandak ‘Batzar Nagusietarako deia’ interpretatu du, dantzari bikote batek foru parlamentuaren omenez aurreskua dantzatu baino lehen.
Jarraian, osoko bilkuren aretoaren barruan, gaurko aurreikusitako gai-zerrendari heldu zaio. Hasteko, Araudiak adierazten duen bezala, hiriburuaz bestelako leku bat, non 2023ko maiatzaren azken igandean Batzar Nagusietako Lur Jareetako Ohiko Osoko Bilkura egingo den, zehaztu da. Iruraiz-Gauna udalerria, Arabako Lautadako Kuadrillan, aukeratu dute xede horretarako.
Gai-zerrendako bigarren puntu gisa, osoko bilkurak EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatu du, Principal Antzokia eraberritzea bultzatzeko eta Vitoria-Gasteizko kulturaekipamenduek behar duten egokitzapenerako. Erdibideko zuzenketa bat aurkeztu da, eta onartu egin da, baina puntuka bozkatuta