Osoko bilkuran onartutako gaiak

Osoko bilkuran onartutako gaiak

osoko bilkura
2023 urr. 11

 

Arabako Batzar Nagusiek hainbat erabaki eta mozio onartu dituzte osoko bilkuran. Aiaraldean turismo-zerbitzuak bultzatzeko proiektu bat, Gasteizko Principal Antzokia eraberritzea, landa-eremuko eskola-garraioa eta landa-bideak egokitzea dira, besteak beste, gaurko saioan landu diren gaiak.

  • Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berresteko Foru arau proiektua.  Aiaralderako Berehalako Jarduera Planean, lehentasunezko jarduketa eremuetako bat den aldetik, jasotako Turismo zerbitzuen eskaintza integratua garatzea proiektuaren esparruan jarduketak egiteko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena berresteko Foru arau proiektua, Teatro Principal Antzokia eraberritzea eta handitzea proiektua gauzatzeko, epealdia 2023-2026.
  • Landa-eremuko eskola-garraioari buruzko transakzio-zuzenketa.
  • Arabako Lurralde Historikoko landa-bideak egokitzeari buruzko transakzio-zuzenketa