Errefuxiatuen egoera ikusarazteko urdinez tindatzen dira Batzar Nagusiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Errefuxiatuen egoera ikusarazteko urdinez tindatzen dira Batzar Nagusiak

2024 eka. 19
Gaur gauean, Errefuxiatuen Mundu Egunaren bezperan, Arabako Batzar Nagusien fatxada nagusia urdinez tindatuko da, eta ACNURek sustatutako ekimenarekin bat egingo du, gerratik, indarkeriatik, jazarpenetik eta giza eskubideen urraketetatik ihes egin behar izan duten errefuxiatu guztiei babesa emateko.
Errefuxiatuen Munduko Egunaren esparruan egingo diren jarduera ugarietako bat da, 120 milioi errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta barne-desplazatu baino gehiagoren egoera ikusarazten laguntzeko, bai eta, sendotasunez eta itxaropenez, hartzen dituzten herrialdeetan beren bizitzak berregiteko zailtasun handiak dituztenei omenaldia egiteko ere.