Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2020 abe. 16

Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan beste osoko bilkura bat egin da gaur goizean parte-hartze sistema erdi presentzial baten bidez: batzarkideen ordezkaritza fisikoa prokuradore batzuek besterik ez dute osatu Osoko Bilkuren aretoa, eta Ganberako gainerako kideek bide telematikoz parte hartu ahal izan dute.

Jorge Ibarrondo Bajo prokuradorearen bateraezintasunen deklarazioari buruzko txostena onartu ondoren, bilkurak eztabaidatu eta onartu egin du, lehenik eta behin, Foru Gobernuaren Kontseiluaren abenduaren 1eko 14/2020 Zerga Premiazko Dekretu Arauemailea. Dekretu horren bidez, 2021erako zerga-neurriak onartzen dira, Covid-19k eragindako pandemiaren ondorioak arintzeko. Jarraian, prokuradoreek Zainduz Araba Planari buruz Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatu dute. Hori onartu egin da EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin.

Ondoren, gai-zerrendako bosgarren eta seigarren gaiak pilatuta eztabaidatu dira. Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eta EH Bildu batzarkide taldeek aurkeztutako mozioak dira, Armentia-2 izeneko gas-putzua suspertzeko asmoaren harira. Bi puntu horietan, Euskal Sozialistak batzarkide taldeak aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen babesarekin, Arabako Popularrak batzarkide taldearen abstentzioarekin eta EAJ-PNV batzarkide taldearen aurkako botoekin.

Osoko bilkura amaitzeko, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak mozio berri bat eraman du Ganberara, Arabaren lehentasunetako bat izan dadin, EBko funtsei aurkeztu beharreko proiektu traktoreen artean, Aiarako bailarako suspertze sozio-ekonomikorako proiektu bat. Puntu honetan, erdibideko zuzenketa bat onartu da aho batez.

Osoko bilkura, batzordeen bilerak bezala, streaming bidez jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.

 

Deskargatu hemen bozketen laburpena