2023rako aurrekontuak nagusi izango dira Arabako legegilearen asteroko agendan

2023rako aurrekontuak nagusi izango dira Arabako legegilearen asteroko agendan

Batzordeen aretoa
2022 abe. 12

Ostiralean osoko bilkurak aurrekontuak betearazteko foru arauaren proiektuari batzarkide taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatuko ditu

2023rako aurrekontuak azken txanpan sartu dira. Bihar asteartean Mahaiko kideek Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua betearazteko foru-arauaren proiektuari egindako osoko zuzenketak kalifikatzeko bilera egingo dute, behin batzarkide taldeek zuzenketak aurkezteko epea gaur amaituta. Goiz horretan bertan, Araudi eta Barne Gobernuaren batzordeak, araugintza-gaitasun osoa duenak, Ganberaren aurrekontuari buruzko foru-arauaren proposamena onartuko du.

Bestalde, talderen batek hala eskatuz gero, ostegunean Mahaiak eta Bozeramaileen Batzarrak berriro bildu beharko dute, aurrekontuak betearazteko foru-arauari egindako osoko zuzenketak berriz aztertzeko. Zuzenketa horiek ostiralean, hilak 16, eztabaidatuko dira osoko bilkuran. Hori amaitu ondoren, eta foru-arauaren proiektuak bozketa gainditzen badu eta Batzar Nagusietan izapidetzen jarraitzen bada, Mahaiak horri egindako zuzenketa partzialak kalifikatu beharko ditu.

Batzordeen bilerak, eta baita osoko bilkura ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.