Foru gobernuko kideek agerraldia egingo dute departamentuetako aurrekontuak azaltzeko - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Foru gobernuko kideek agerraldia egingo dute departamentuetako aurrekontuak azaltzeko
Batzar Nagusiek datozen astelehenean, asteartean eta asteazkenean hartuko dituzte foru diputatuen agerraldiak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordean, 2023ko ekitaldirako Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuan dituzten partiden berri emateko.
Astelehenean, azaroak 21, jardunaldia 8:30ean hasiko da Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren agerraldiarekin, eta 10:00etan Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko departamentuari emango dio bidea, Pilar García de Salazar foru diputatua buru dela. Ondoren, Carlos Ibarlucea Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko foru diputatua(11:30) eta Josean Galera Ingurumen eta Hirigintzakoa (12:30) izango dira goizeko saioa itxiko dutenak.
Asteartean, hilak 22, bestalde, jarduera 9:00etan hasiko da, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren bilerekin. Bilera horietan, beste gai batzuez gain, azaroko ohiko osoko bilkuraren, azaroaren 30eko asteazkeneko osoko bilkuraren eta abenduaren 1eko ostegunean egingo den foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkuraren gai-zerrendak adostuko dira. Ondoren, 10:30etatik aurrera, Irma Basterra Lurralde Orekako diputatuaren, Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatuaren (11:30etan) eta Emilio Sola Gizarte Politiketako diputatuaren agerraldiak izango dira. Azken horrek 12:30ean hasiko du bere hitzaldia.
Hurrengo egunean, bilera 9:00etan osatuko da berriro, Eduardo Aguinaco Nekazaritzako foru diputatuaren agerraldiarekin, eta 10:30ean, Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren hitzaldia hartuko du. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu diputatuak emango dio amaiera agerraldi sortari, 12:00etan. Azken hitzaldi horretan, foru diputatuak 2023rako zerga neurrien foru arauaren proiektua ere azalduko du.
Ganberako ekintza
Halaber, ostegunean, hilak 24, Gizarte Ongizateko batzordea bilduko da Arabako legegilearen egoitzan. Bilera Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuaren agerraldiarekin hasiko da, Laudion desgaitasun intelektuala duten pertsonei arreta emateko egoitzari eta eguneko zentroari buruzko informazioa eman dezan, Arabako Autismo Elkarteak egiten dituen programak eta Lurraldeko autismoaren egoera azaldu aurretik. Ondoren, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak izango dira egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuen hitzarmenaren negoziazioa zein egoeratan dagoen jakinaraziko dutenak, eta, amaitzeko, Indesako Enpresa Batzordeko sindikatuen ordezkariek plantillaren lan-baldintzak aztertuko dituzte.
Bere aldetik, hilaren 25ean, ostiralean, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren batzordeari txanda iritsiko zaio, eta horren aurrean Naipes Heraclio Fournier enpresako langileen batzordeko ordezkariek agerraldia egingo dute, beren egungo lan-egoeraren berri emateko.
Astea amaitzeko, azaroaren 27an, igandean, Arabako Batzar Nagusiek Azaroko Ohiko Osoko Bilkura egingo dute Gasteizen. Bertan, agintariak Probintziako Etxe-Jauregian hartu ondoren, ahal dela, Gasteizko Koadrilarekin lotutako gai bat edo batzuk eztabaidatuko dira, Ganberaren Araudiak agintzen duenaren arabera.