Arabako Batzar Nagusietako eskola-lehiaketak Batxilergoko eta LHko ikasleei irekitzen zaizkie - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusietako eskola-lehiaketak Batxilergoko eta LHko ikasleei irekitzen zaizkie
Iaz martxan jarritako marrazki (Haur Hezkuntza) eta idazketa (D.B.H.) lehiaketei bigarren edizio honetan ikerketa lehiaketa gehitu zaie, Batxilergora eta Lanbide Heziketara zuzenduta
Arabako Batzar Nagusiek hezkuntza-eremura bideratutako ekimen bat jarri dute abian berriro, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen parte-hartzera ere zabaltzen dena. Lehen Hezkuntzako azken mailetara eta DBHko lehen mailetara zuzendutako marrazketa- eta idazketa-lehiaketei helduagoei zuzendutako ikerketa-lehiaketa gehitu zaie bigarren edizio honetan. Lanak 2022ko martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta deialdia maiatzean egingo den sari-banaketarekin amaituko da.
Erakundeak gizartearen eremu guztietan duen ezagutza zabaltzeari begira, Arabako Batzar Nagusiek beti funtsezkotzat jo izan dute zeregin hori adin goiztiarrenekin hastea; izan ere, adin horiek ekarriko dute Arabaren etorkizuna, eta botoa emateko eskubidea erabili beharko dute, edo, are gehiago, erakunde horretako kide izan ahal izango dute prokuradore moduan datozen urteetan.
Horrela, Arabako Parlamentuak hiru eskola-lehiaketa antolatu ditu Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailetako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Beheko ikasturteetara bideratuta, proposamenak marrazki-lehiaketa bat jasotzen du, "Araba, gure lurraldea" izenburupean, eta arte plastikoen diziplinatik Araba zer den aztertzea du helburu. Lanak marrazki bat egin beharko du, lelo batekin, biak ere Arabako Lurralde Historikoko adin horietako ikasleentzat direnarekin zuzenean lotuta.
Bigarren Hezkuntzako lehen mailen kasuan, ekimenak proposatzen du ikasleek Arabako Batzar Nagusien jarduera, historia, lurraldeko presentzia edo Arabako gizartearekiko harremana sakontzea, idatzizko adierazpenaren bidez irudikatzeko erakundeak Lurralde Historikoko legebiltzar gisa duen balioa. Literatur sorkuntza poesia edo prosa moduan aurkeztu ahal izango da, eta bi kategoria bereiziko dira gaztelaniazko eta euskarazko lanetarako.
Berritasun gisa, bigarren edizio honetan foru-sistemari eta Arabako Batzar Nagusiei buruzko ikerketa sustatzea helburu duen hirugarren lehiaketa bat sartu da. Kasu horretan, lanak Arabako Lurralde Historikoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira, eta aukeratutako gaiaren arabera ikerketa-metodologia egokia erabiltzea baloratuko da, baita erabilitako dokumentazioa ere. Gutxienez hamabost orrialdeko luzera izan beharko du. Halaber, lana egiteko, parte-hartzaileek erakundearen laguntza eta dokumentazio guztia izango dute.
Lanak onartzeko epea 2022ko martxoaren 11n amaituko da, eta egun horretatik aurrera epaimahaiak lanak aztertuko ditu irabazleak zehazteko, ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera. Originaltasunari emango zaio lehentasuna, eta, bereziki idatzizko adierazpeneko eta ikerketako lehiaketetan, aukeratutako gaian sakontzeko lanari eta norberaren ekarpenari.
Azkenik, maiatzean sariak banatuko dira. Kategoria bakoitzean, lehiaketak lehenengo sari bana emango du, ordenagailu eramangarria, eta bigarren sari bana, tablet bat.