Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute bihar 'Planetaren orduarekin' - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute bihar 'Planetaren orduarekin'
Arabako parlamentuak 'Planetaren ordua' izenarekin ezagutzen den aldaketa klimatikoaren aurkako nazioarteko mugimenduarekin bat egin du, eta bihar larunbatean, martxoak 26, fatxadaren argiztapena 20:30etik 21:30era itzaltzeko keinu sinbolikoarekin bat egingo du ere.
'Planetaren ordua' 2007an jaio zen Sidneyn, aldaketa klimatikoaren arazoaz ohartarazteko keinu sinboliko gisa. Keinu erraz bat da eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzea, eta herritarrek, enpresek, erakundeek eta entitate publiko eta pribatuek parte har dezakete, klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurka borrokatzeko. Urteen poderioz, halaber, ia 200 herrialdetako milaka hirik osatzen duten mundu mailako mugimendu bihurtu da, aurreko edizioetan Eiffel dorrea edo Erromako Koliseoa bezalako 17.000 monumentu eta eraikin esanguratsu baino gehiago itzali zituztenak.