Arabako Batzar Nagusiek Nazio Batuen Egunaren ospakizunekin bat egiten dute

Arabako Batzar Nagusiek Nazio Batuen Egunaren ospakizunekin bat egiten dute

NBEren bandera
2022 urr. 24

Gaur astelehenean, urriaren 24an, NBEren Eguna ospatuko da mundu osoan, 1945ean Nazio Batuen Gutuna indarrean sartu zeneko urteurrena dela eta. Azken urteotan ohikoa den bezala, Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute datozen egunotan ospakizun honekin, eta, herrialde askotako eraikin sinboliko ugarik bezala, fatxada urdin koloreko argiztatuko dute (erakunde hori identifikatzen duen kolorea). Era berean, egoitzako sarrera nagusian jarritako bandera ofizialekin batera, Nazio Batuen bandera ere jarriko da.

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.