Arabako Batzar Nagusiek egoitza argiztatu dute Down Sindromearen Munduko Eguna dela eta - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek egoitza argiztatu dute Down Sindromearen Munduko Eguna dela eta
2021 mar. 20
Arabako parlamentuak Down Sindromearen Munduko Eguna ospatuko du datozen gauetan, Gasteizko Prado kaleko egoitzaren fatxada nagusia hori kolorez argiztatuz.
2011ko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a Down Sindromearen Munduko Eguna izendatu zuen. Ospakizun horrekin, gaiari buruzko kontzientzia publiko handiagoa sortu nahi zuen, eta adimen-urritasuna duten pertsonen berezko duintasuna, balioa eta ekarpen baliotsuak gogorarazi nahi zituen, komunitateen ongizatearen eta aniztasunaren sustatzaile gisa. Era berean, bere autonomia eta independentzia indibidualaren garrantzia azpimarratu nahi zuen, bereziki bere erabakiak hartzeko askatasuna.