Arabako Batzar Nagusiek marrazketa eta idazketa I. eskola-lehiaketaren sariak banatu dituzte arratsaldean

Arabako Batzar Nagusiek marrazketa eta idazketa I. eskola-lehiaketaren sariak banatu dituzte arratsaldean

Premiados
2021 mai. 21

Saritutako ikasleek hainbat tresna teknologiko jaso dituzte, prestakuntza akademikoan lagun diezaieten

Arabako Batzar Nagusiek ekitaldi xume bat egin dute gaur arratsaldean, abenduan abian jarritako I. eskola marrazketa eta idazketa lehiaketaren sariak banatzeko. Ekitaldia osasun-egoeretara egokitu da, eta saritutako ikasleek, Arabako Legegileen Mahaiko kideek eta Txoborro magoak parte hartu dute, arratsaldeko protagonistei berariaz zuzendutako ikuskizun batean.

Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidenteak ongietorria eman die saridunei lurralde parlamentuaren egoitzan, marrazki eta erredakzio lehiaketetako sariak banatzen hasi aurretik. Lehenengo kategorian, 'Araba, gure lurraldea' izenburupean, parte-hartzaileek Arabako Lurralde Historikoa haientzat zer den adierazten zuen marrazki bat aurkeztu behar zuten.

Ildo horretan, Mahaiko kideek osatutako epaimahaiak, sariak emateaz arduratu direnak, ex aequo hiru bigarren sari ematea erabaki zuen, Malen López de Alda Uriarte eta Ioar Lara Lamo, Kanpezuko Mendialdea Irakaskuntza Integraleko Ikastetxekoak, eta Divine Mbachu, Gasteizko San Inazio ikastetxeko ikasleak aurkeztutako lanek lortutako puntu-berdinketa kontuan hartuta. Bakoitzak 10,4 hazbeteko Android tableta bat jaso du, tresna horiek, maila pertsonalean ez ezik, prestakuntza akademikoan ere balio diezaioten. Bestalde, kategoria honetako lehen saria Isabella Montes Trejosek jaso du, San Inazio ikastetxeko ikaslea, azken belaunaldiko ordenagailu eramangarri batekin (Windows 10 profesionala, RAMeko 8Gb eta SSD disko gogorreko 256 Gb).

Ekitaldian, Txoborro magoak beraientzat propio pentsatutako ikuskizun bat eskaini die bertaratutakoei, eta, gainera, Arabako Batzar Nagusiei buruzko erredakzio-lehiaketaren irabazlearen izena agerrarazi du: Martina Bastida Rojo, Gasteizko Corazonistas ikastetxekoa. Ikasleak Batzar Nagusien historiari eta Lurraldean daukan sustraitzeari buruzko lan bat aurkeztu zuen, eta ordenagailu eramangarri bat ere jaso du.

Erakundearen ezagutza gizarteko hainbat esparrutan zabaltzeari begira, Arabako Batzar Nagusiek funtsezkotzat jo dute lan hori adin goiztiarrenetatik hastea, horiek izango baitira Arabaren etorkizuna ekarriko dutenak, eta botoa emateko eskubidea erabili ahal izango dutenak edo, are gehiago, datozen urteetan prokuradore gisa parte hartu ahal izango dutenak. Horrela, Arabako Parlamentuak, besteak beste, Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailetako ikasleei zuzendutako jarduera hauek antolatu ditu.

 

Hemen aurkituko dituzu ekitaldiko irudi guztiak