Arabako Batzar Nagusiak LGTBIfobiaren aurka

Arabako Batzar Nagusiak LGTBIfobiaren aurka

Fatxada ostadarraren koloreekin argiztatua
2023 mai. 16

Maiatzaren 17an, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen 1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik homosexualitatea kendu zuela oroitzeko. Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute aurten ere aldarrikapen horrekin, eta datozen bi gauetan, ostadar banderaren koloreekin argituko da egoitzako fatxada nagusia. Ekimen hori, gainera, erakundeak 2022-2025eko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planean hartutako konpromisoen barruan sartzen da.

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.