Arabako Batzar Nagusiek Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna gogoratuko dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna gogoratuko dute
Arabako Parlamentuak bat egingo du datozen bi gauetan Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak lurraldeko erakundeei egin dien eskaerarekin, euren egoitza berdez argi dezaten, kolore horrek gaixotasun horren aurkako borroka irudikatzen baitu. Osasunaren Mundu Erakundeak, Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroak (CIIC) eta Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Batasunak (UICC) otsailaren 4an ospatzen dute urtero Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna, gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean aurrera egiteko kontzientziazioa areagotzeko eta gizartea mobilizatzeko helburuarekin.
2021 honetan, gainera, UICCk nazioartean abian jarri duen kanpainaren hirugarren eta azken urtea izango da, 'Ni naiz eta Banoa' lelopean. Pertsona bakoitzaren konpromisoa sustatzea du helburu, minbiziak mundu osoan dakarren zama murrizteko. Horretarako, ekintza zehatzagoak proposatzen ditu, adibidez, erretzeari uztea, osasuntsu jatea, ariketa gehiago egitea eta eguzki-argiaren aurka seguru egotea, minbizi-arriskua gutxitze aldera; edota osasun-zerbitzuek gure eskura jartzen dituzten baliabideak aprobetxatzea, detekziorako gomendatutako probak eta txertoak barne. Horrela, UICCk Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna minbiziaren arrisku-faktoreen ulermena hobetzeko eta ezagutza hori besteekin partekatzeko aukera gisa erabili nahi du.