Arabako Batzar Nagusiek Haur Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna gogoratzen dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek Haur Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna gogoratzen dute
Bihar, otsailaren 15ean, Haurren Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, gizartea gaixotasun horren inguruan kontzientziatzeko eta minbizia duten haur guztiek diagnostiko eta tratamendu egokia jasotzeko duten beharraz ohartarazteko. Osasunaren Mundu Erakundeak 2022rako aukeratu duen leloa hau da: ‘Haurren minbizia sendatzea posible da'.
Arabako Parlamentuak ospakizun honekin bat egingo du datozen bi gauetan, eta Gasteizko Prado kalean duen egoitzaren fatxada nagusia urre-kolorez argi egingo du, borroka honen sinboloan den kolorez.
OMEren arabera, kalkulatzen da urtero 0-19 urte bitarteko 400.000 haur eta nerabek izaten dutela minbizia, eta minbizi mota ohikoenak leuzemiak, garuneko minbiziak, linfomak eta tumore solidoak dira, hala nola neuroblastoma eta Wilmsen tumoreak. Gainera, oro har, haurren minbizia ezin da baheketa bidez prebenitu edo detektatu.
Diru-sarrera handiko herrialdeetan, non, oro har, arreta integraleko zerbitzuak dauden, minbizia duten haurren %80 baino gehiago sendatzen dira, baina diru-sarrera txikiko edo ertaineko herrialdeetan %30 baino gutxiago sendatzen dira. Era berean, emaitza edozein dela ere, haurren minbiziaren inpaktuak galdutako bizitza-urteak, desberdintasun handiagoak eta zailtasun ekonomikoak dakartza.